Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2014ko martxoaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1189

IRAGARKIA, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2013ko abenduaren 3ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, ebatzi egiten da gora jotzeko errekurtso bat.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, ezinezkoa izan da idazki honen idazpuruan aipatzen den 2013ko abenduaren 3ko Ebazpena jakinaraztea Vanessa Valladolid Arana andreari eta Maider Chacón Arruti andreari. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.5 artikulua betez, ebazpena iragarki hau argitaratuz jakinarazten da. Iragarki honen bidez, dei egiten zaie Vanessa Valladolid Arana andreari eta Maider Chacón Arruti andreari edo haien ordezkariari, gehienez hamabost eguneko epean Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean agertzeko, 08:00etatik 14:30era, ebazpenaren testu osoa jaso dezaten. Epea iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Eta Vanessa Valladolid Arana andrea eta Maider Chacón Arruti andrea non dauden ez dakigunez, iragarki hau ematen da, haiei jakinarazteko.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 13a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

Josu AGUIRRE GOITIA.


Azterketa dokumentala