Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2014ko martxoaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1190

IRAGARKIA, Honen bidez, EAEko Jabetza Intelektualaren Erregistratzailearen ebazpen bat jakinarazten da, eskubideen inskripzioa ezesten duena.

Jakinarazpena egiten saiatu arren ezinezkoa izan da. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da EAEko Jabetza Intelektualaren Lurralde Erregistratzailearen ebazpena jakinarazteko, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan.

Jakinarazitako ebazpenak ezetsi egiten du jabetza intelektualaren gaineko eskubideak inskribatzeko egindako eskaera (zenbakia: BI-80-12).

Ebazpenaren aurka, Jabetza Intelektualaren Legearen 145.2 artikuluak xedatutakoaren araberako ekintzak bidera daitezke jurisdikzio zibilean (apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 26a.

Kultura Ondarearen zuzendaria,

IMANOL AGOTE ALBERRO.


Azterketa dokumentala