Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2014ko martxoaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1191

IRAGARKIA, Honen bidez, EAEko Jabetza Intelektualaren Erregistratzailearen ebazpen bat jakinarazten da, interesdunak atzera egin duela jotzeko eta espedientea artxibatzeko dena.

Jakinarazpena egiten saiatu arren, ezinezkoa izan da. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da EAEko Jabetza Intelektualaren Lurralde Erregistratzailearen ebazpena jakinarazteko, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan.

Jakinarazitako ebazpenak interesdunak aurkeztutako BI-78-13 zenbakiko eskabidean atzera egin duela jo eta espedientea artxibatzen du.

Ebazpenaren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Kultura Ondarearen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. eta 114. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 26a.

Kultura Ondarearen zuzendaria,

IMANOL AGOTE ALBERRO.


Azterketa dokumentala