Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2014ko martxoaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1194

IRAGARKIA, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen 2014ko urtarrilaren 24ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, gora jotzeko errekurtso bat ebazten da.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, idazki honen idazpuruan aipatzen den 2014ko urtarrilaren 24ko Ebazpena ezin izan diogu jakinarazi Miguel Geijo Gutierrez jaunari. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.5 artikulua betez, ebazpena iragarki hau argitaratuz jakinarazten dugu. Iragarki honen bidez, dei egiten zaio Miguel Geijo Gutierrez jaunari edo bere ordezkariari, gehienez ere hamabost eguneko epean Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean agertzeko, 08:00etatik 14:30era, ebazpenaren testu osoa jaso dezan. Epea iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Eta Miguel Geijo Gutierrez jauna non dagoen ez dakigunez, iragarki hau ematen da, hari jakinarazteko.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 27a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.


Azterketa dokumentala