Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2014ko apirilaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
1517

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 19koa, Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiarena, Bakegintza eta Bizikidetzarako Aholku Batzordea arautzeko Dekretu-proiektua jendaurrean jartzeko dena.

Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak honako hau sustatu du: Bakegintza eta Bizikidetzarako Aholku Batzordea arautzeko Dekretu-proiektua prestatzea.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeko 8.1 artikuluan zehazten denez, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrak entzunaldi-izapidetik pasa beharko dira. Bestalde, xedapen izaera dela-eta komenigarri bada, jendaurrean jartzeko izapidetik pasako dira.

Aurrekoaren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean erakustea honako dekretu-proiektu hau: Bakegintza eta Bizikidetzarako Aholku Batzordea arautzeko Dekretu-proiektua; hain justu ere hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hara.

Bigarrena.– Goragoko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkeztu ahal daitezen, delako dekretu-proiektua eskura izango da honako leku honetan: Araubide Juridikoaren Zuzendaritza, Vitoria-Gasteizko Nafarroa kaleko 2.a; eta Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taulan, euskadi-net-en alegia.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 19a.

Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusia,

JUAN ANTONIO FERNÁNDEZ ERDOCIA.


Azterketa dokumentala