Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2014ko apirilaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1518

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 6koa, Estatutuaren Garapenerako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordearen akordio bat, merkatu-batasunaren bermeari buruzko ekainaren 26ko 20/2013 Legearen arlokoa dena.

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den erabakia hartu ondoren, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordearen akordio bat, merkatu-batasunaren bermeari buruzko ekainaren 26ko 20/2013 Legearen arlokoa dena. Ebazpen honen eranskinean dago jasota akordioa.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 6a.

Estatutuaren Garapenerako zuzendaria,

BEGOÑA PÉREZ DE EULATE GONZÁLEZ.

ERANSKINA
AKORDIOA, ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO BITARIKO LANKIDETZA BATZORDEARENA, HONAKO LEGE HONEN ARLOKOA: 20/2013 LEGEA, ABENDUAREN 9KOA, MERKATU BATASUNAREN BERMEARI BURUZKOA

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordeak honako akordio hau hitzartu du:

1.– Negoziazioak hastea Merkatu Batasunaren Bermeari buruzko abenduaren 9ko 20/2013 Legearen inguruan sortutako desadostasunak konpontzeko.

2.– Lan-talde bat izendatzea Bitariko Lankidetza Batzordeari irtenbide egokia proposatzeko.

3.– Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinarazten zaio, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Madril, 2014ko martxoaren 3a.

Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroa,

CRISTÓBAL MONTORO ROMERO.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala