Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2014ko apirilaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1519

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 6koa, Estatutuaren Garapenerako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordio bat. Akordio hori honako lege honen arlokoa da: 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa.

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den akordioa hartu ondoren, eta artikulu horren c) idatzi-zatian ezarritakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordio bat, honako lege honen arlokoa dena: 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa (ikus eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 6a.

Estatutuaren Garapenerako zuzendaria,

BEGOÑA PÉREZ DE EULATE GONZÁLEZ.

ERANSKINA
ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO BITARIKO LANKIDETZA BATZORDEA
AKORDIOA, ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO ALDEBIKO LANKIDETZA BATZORDEARENA, HONAKO LEGE HONEN ARLOKOA: 21/2013 LEGEA, ABENDUAREN 9KOA, INGURUMEN EBALUAZIOARI BURUZKOA.

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordeak honako akordio hau hitzartu du:

1.– Negoziazioei ekitea, hain zuzen ere Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen inguruan sortutako desadostasunak konpontzeko.

2.– Lan-talde bat izendatzea Bitariko Lankidetza Batzordeari irtenbide egokia proposatzeko.

3.– Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Madril, 2014ko martxoaren 3a.

Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroa,

CRISTÓBAL MONTORO ROMERO.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala