Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2014ko apirilaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1534

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 94/11 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Irungo (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 94/11 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori, Elena Guerra Pardo-k eskatuta hasi da, Manuel Arreola Hernandez-en aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

21/14 EPAIA

Epailea: Raquel Colmenarejo Vicente.

Lekua: Irun (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamalauko martxoaren hamarra.

Alderdi demandatzailea: Elena Guerra Pardo.

Abokatua: Gema Sanza Alonso.

Prokuradorea: Miren Mugica Bolumburu.

Alderdi demandatua: Manuel Arreola Hernandez.

Judizioko gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

EPAITZA

Auzi-ihesean den Manuel Arreola Hernández-en aurka, Elena Guerra Pardo-k aurkeztutako dibortzioko demanda baiesten dudanez gero; zuzenbideko oinarrietarik seigarrenean aipatu dibortzio-arrazoia dagoela-eta, auzi-jartzaileak eta demandatuak osotutako ezkontza deuseztaturik dagoela deklaratzen dut, egintza horri dagozkion legezko ondorio guztiekin.

Ez da bidezkoa kostuak berariaz ezartzea.

Epaia irmoa denean, ezkontza inskribaturik dagoen tokiko Erregistro Zibileko arduradunari bidali beharko zaio epaiaren testigantza.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Fiskaltzari.

Manuel Arreola Hernandez demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, idazki hau ematen eta sinatzen dut, epaitegi honetako iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin. Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamalauko martxoaren hamazortzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala