Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2014ko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
1772

ERABAKIA, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2014ko otsailaren 27ko bilkuran hartua, «Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa. 2011» txostena behin betiko onesten duena.

Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2014ko otsailaren 27an egindako bilkuran, honako hau

ERABAKI DU:

«Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa. 2011» txostena behin betiko onestea, erabaki honen eranskin modura ageri dena.

HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 27a.

HKEEko lehendakaria,

JOSÉ IGNACIO MARTÍNEZ CHURIAQUE.

HKEEko idazkari nagusia,

TERESA CRESPO DEL CAMPO.

ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA ZUZENBIDE PRIBATUKO ERAKUNDE PUBLIKOA. 2011
Laburdurak:

BOE: Estatuko Aldizkari Ofiziala.

EAE: Euskal Autonomia Erkidegoa.

DOUE: Europar Batasuneko Aldizkari Ofiziala.

APKL: Administrazio Publikoen Kontratuen Legea.

SPKL: 30/2007 Legea, urriaren 30ekoa, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzkoa.

EASL: 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoa.

EEP: Enpleguaren Eskaintza Publikoa.

AKBP: Administrazio Baldintza Partikularren Plegua.

APKLEO: Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorra, urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretu bidez onetsitakoa.

IKT: Informazio eta Teknologietako Teknologiak.

SPKLTB: Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategina.

EAETB: Euskadiko Aurrekontu Araubideari buruzko Testu Bategina.

TVCP/HKEE: Herri Kontuen Euskal Epaitegia.

I.– Sarrera.

Herri Kontuen Euskal Epaitegiak (HKEE), bera arautzen duen 1/1988 Legean eta Lanerako Urteko Programan ezarritakoari jarraiki, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoaren (aurrerantzean, Osakidetza) urteko kontuen fiskalizazio txostena mamitu du, 2011ko ekitaldiari buruzkoa.

Fiskalizazioak honako alderdi hauek besarkatzen ditu:

– Legezkoak: ekonomia-finantza jarduera arautzen duen arautegia bete izana; horretarako, Osakidetzan kontratazio adierazgarrienak eta Artekaritza Zerbitzuak ezargarria den legeria betetzeari dagokionez mamitutako txostenak aztertu ditugu.

– Kontularitzakoak: kontuak ezargarriak diren kontularitzako printzipioen arabera mamitu diren aztertuko dugu.

– Lanaren zabalak ez du gastuaren eraginkortasun eta efizientziari buruzko azterlanik besarkatzen. Nolanahi ere, azaleratutako hutsak «Kudeaketaren alderdiak eta Gomendioak» idazpuruan xehetasunez jasoko ditugu.

Berebat, Osatek, S.A. ere fiskalizatu dugu, Osakidetzak kapital sozialaren % 100eko jabetza duen sozietate publikoa.

Gainera, kanpo enpresek egindako Osakidetza eta Osatek, S.A.ren urteko kontuen eta aurrekontu eta legezkotasuna betetzen dutelako auditoria txostenak euskarritzen dituzten lan paperak ere aztertu ditugu.

Fiskalizazio lana sektore publikoari ezargarriak zaizkion auditoriako printzipio eta arauen arabera gauzatu da eta kasu bakoitzean beharrezko iritzitako hautazko probak, prozeduren azterketa eta auditorian ohiko diren gainerako teknikak baliatu dira txostenean jasotako iritzia euskarritzeko.

Osakidetza osasun gaietan eskumena duen Administrazio Orokorreko Sailari atxikia dago; berezko lege-nortasuna du eta jarduteko gaitasun osoa du osasun zerbitzuak emateko, bere baitako diren zerbitzu-erakunde publikoen bitartez.

2011ko ekitaldian Gipuzkoako zerbitzu erakundeak berregituratu dira eta Araban Arabako Unibertsitate Ospitalea izeneko berri bat sortu da, lurralde horretan dauden bi ospitale orokorrak besarkatzen dituena. Honenbestez, 2011n Osakidetza osatzen duten zerbitzu erakundeen kopurua 27tik 25era murriztu da, xehapen honen arabera: Erakunde Zentrala, Larrialdiak, Transfusio eta Giza-ehunen Euskal Zentroa, hiru osasun mentaleko zentro, bederatzi ospitale, lau zerbitzu erakunde integratu eta oinarrizko osasun-laguntzako sei eskualde. Osatek, S.A. enpresak zerbitzu erakunde izaera du.

II.– Iritzia.

II.1.– Osakidetza.

II.1.1.– Legea betetzeari buruzko iritzia.

Kontratazioa:

1.– Luzapenak pleguetan legez aurreikusitako denbora epea gainditu du edo kontratuaren iraupen aldia iraungia dela gauzatu da, guztira 7,4 milioi euroan esleitutako 3 hornidura espedientetan eta zerbitzuetako 2tan [SPKLren 23, 76.1 eta 157.c) artikuluak] (1, 31, 32, 33 eta 34 zk. espedienteak).

2.– 17,2 milioi euroren zenbatekoan esleitutako obra espediente batean, Osakidetzak kontratua desegiteko kausa eragin du obrak ezarritako epea baino luzeago eteteagatik 8APKLren 149.c) artikulua (2 zk. espedientea).

3.- Zerbitzuetako espediente batean eta hornidurako beste batean, hurrenez hurren, 2 eta 2,7 milioi euroan esleitutakoetan, hasierako aurrekontua % 100 eta % 33tik gorako ehunekoan gehiarazten duten aldaketak egin dira; honek SPKLn jasotako lehia printzipioak urratzen ditu (23.2 artikulua) (31 eta 32 zk. esp.).

4.– Osakidetzako zentroek kontratu txiki modura izapidetu dituzte produktu edo ondasun higigarrien erosketak, zeinetan kontratazioaren xedea zatikatu den; horrek publikotasun eta lehia printzipioa urratzen du. Sendagaien kasuan, gertaera hau 69,2 milioi euroan egindako erosketetan azaleratu da, guztira aztertu ditugun 91,3 milioi euroko erosketetatik. Gainerako hornigaietan kontratazio espedienterik gabe gauzatutako erosketak aztertu dira, 84,5 milioi eurorenak eta egiaztatu da horien % 81,7an (69,1 milioi euro egin dutenak) produktu homogeneoen erosketa zatikatu dela.

Langileria:

5.– Erakunde Zentralaren hainbat izapidetan jasotakoari jarraiki, hainbat produktibitate-osagarri ordaindu dira; horiek, ordea, ez ditu aurreikusten Osakidetzako langileen lan baldintzak arautzen dituen Erabakiak, abenduaren 18ko 235/2007 Dekretu bidez onetsitakoa, ez eta hori aldarazten duen ekainaren 3ko 106/2008 Dekretuak ere. Honela, bada, 2011ko nominan ondoko kopuru hauek ordaindu dira: Lehen mailako atentzio unitateetan lanera etorri ez diren medikuak ordezkatzeagatik produktibitate-osagarria, 3 milioi eurorena; ospitaleetako medikuentzat larunbat, igande eta jai egunetako goizeko moduluan zerbitzu emateagatiko produktibitate-osagarria, 2,7 milioi eurorena; lehen mailako atentzio unitateetan erizaintzako etxez etxeko alta ondoko zainketagatik produktibitate-osagarri aldakorra, 634.109 eurorena. Osagarri hauek 2012ko maiatzetik aurrea ez dira kobratuko, Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren 443/2012 Ebazpenak agintzen duen legez.

6.– Osatek, S.A.n zerbitzu ematen duen Osakidetzako langileriak, nominaren autokontzertazio kontzeptuaren bitartez zerbitzu horiengatiko ordainsaria jasotzen du, 2011ko urtean 273.575 euro egin dituena. Jarduera honek ez du inola ere autokontzertazio izaerarik.

Epaitegi honen ustetan, Osakidetzak, 1etik 6ra bitarteko paragrafoetan aipatutako lege hausteak alde batera, zuzentasunez bete du 2011ko ekitaldian ekonomia-finantzaren jarduera arautzen duen lege arautegia.

II.1.2.– Urteko kontuei buruzko iritzia.

Egoeraren balantzeak ez ditu barne hartzen Gizarte Segurantzatik eratorritako langileria estatutario sanitario ez fakultatiboaren erretiro osagarriak, ez Tuberkulosiaren kontrako Patronatuaren langileria funtzionarioarenak, ez eta 1994ko abenduaren 31 baino lehenago erretiratu zen Basurtoko Ospitaleko hainbat langilerena ere; ez eta 60 eta 64 urte artean erretiratzen den langileriaren borondatezko erretiroagatiko saria ere. Obligazio hauek erregistratzeko Osakidetzak kutxa irizpidea darabil eta gastu modura ekitaldian ordaindutako 8,2 milioi euroak jaso ditu. Oro har onartutako kontabilitateko printzipioen arabera, pentsio osagarriek eragindako obligazioak eta antzekoak azterketa aktuarialen bidez kuantifikatu behar dira eta zorpetze printzipioaren arabera erregistratu. Osakidetzak aditu independenteek egindako azterketa aktuariala du; azterketa honek bere pasibo aktuarialak 105,4 milioi euroan kuantifikatu ditu 2011ko abenduaren 31n; Osakidetzak, ordea, ez du dagokion zuzkidura egin.

Epaitegi honen iritzira, aurreko paragrafoan adierazitako salbuespena alde batera, Osakidetzaren Urteko Kontuek 2011ko ekitaldiaren jarduera ekonomikoa eta ondarearen eta 2011ko abenduaren 31n finantza egoeraren eta ekitaldian eragiketen emaitzen isla zuzena erakusten dute.

II.2.– Osatek, S.A.

II.2.1.– Legea betetzeari buruzko iritzia.

Osatekek langile finko bat kontratatu du azkenean gauzatutako hautaketaren objektibotasuna justifikatuko duen behar hainbateko ebidentziarik jaso gabe.

Epaitegi honen ustetan, aurreko paragrafoan aipatutako lege haustea alde batera, Osakidetzak zuzentasunez bete du 2011ko ekitaldian ekonomia-finantzaren jarduera arautzen duen lege arautegia.

II.2.2.– Urteko kontuei buruzko iritzia.

2011ko abenduaren 31ra arte, Urteko Kontuek Sozietateak Osarean proiektuarekin loturik aktibatutako zenbatekoak barne hartzen zituzten; baita, hori finantzatzeko jasotako kapitalezko diru-laguntzak ere. Kontabilitate Plan Orokorraren erregistro eta balorazioaren 6. arauak ezartzen dituen irizpideei jarraiki, kapitalizatutako kopuruak ekitaldi bakoitzean galeretan erregistratu behar ziratekeen eta honenbestez, egoera balantzeko idazpuru hauek: Ibilgetu ukiezina; Ekitaldiaren emaitza; Jasotako diru-laguntza, dohaintza eta legatuak; eta Geroratutako zergek eragindako pasiboak, hurrenez hurren, 5,5; 1,2; 3,1 eta 1,2 milioi euroan murriztu behar lirateke; horrek 2011ko abenduaren 31n Ondare garbia 4,3 milioi euroan murriztea dakar. 2013ko ekainaren 19an, Batzorde Nagusiak 2012ko ekitaldiari dagozkion kontuak onartu zituen eta oroitidazkian akats zuzenketa bat barne hartzen du, ibilgetu ukiezinaren aktibazio horiei buruzkoa, horiek azkenean gastu modura erregistratu dira eta honenbestez, 2011ko abenduaren 31ko Kontuak aldarazi ditu.

Epaitegi honen iritzira, aurreko paragrafoan adierazitako salbuespena alde batera, gerora zuzendu dena, Osatek, S.A.ren Urteko Kontuek 2011ko ekitaldiaren jarduera ekonomikoa eta ondarearen eta 2011ko abenduaren 31n finantza egoeraren eta ekitaldian eragiketen emaitzen isla zuzena erakusten dute.

III.– Barne kontrolerako sistemei eta kudeaketa prozedurei buruzko irizpenak.

Atal honek besarkatzen ditu bai ekonomia-finantza jarduera arautzen duten printzipioen betetzea nabarmen eragiten ez duten hutsak, bai prozedurazko alderdiak ere, kudeaketa hobetzeko azaleratu ditugunak.

III.1.– Aurrekontuak eta kontabilitatea.

– Osakidetzak ez du konpromiso kredituen exekuzioaren kontuetako jarraipen erabatekoa egiten, nahiz horiek 2011n ez duten aurrekontuetan finkatutako urtekoen zenbatekoa gainditu.

– Aurrekontuen likidazio proposamena kanpoko auditoreek egin badute ere, ez du berariaz Osakidetzaren administrazio-kontseiluak formulatu, Osakidetzaren estatutu sozialak jasotzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 8.5.b) artikuluari jarraiki.

– Osakidetzak gaurkotu egin behar ditu ibilgetuko erregistro iraunkorrak txandakako inbentario fisikoen bitartez, narriaduragatiko zuzkidura ez ezik, aktiboen balio-bizitza zehaztea ere bideratuko dutenak.

– Uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 3. xedapen gehigarriak eskatutako informazioari dagokionez, merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duena, 2011ko urtean legezko epea gainditu duen hornitzaileei egindako ordainketen zenbatekoa 595,2 milioi eurorena izan da, guztira ordaindutakoaren % 80,2 eta haztatutako batez besteko ordainketa epea 30 egunetan gainditu da. Bestetik, 2011ko abenduaren 31n ordaintzeke zegoen saldotik 16,8 milioi euroren zenbatekoak, legeak horretarako finkatzen duen legezko epea baino gerorapen luzeagoa zeukan.

III.2.– Kontratazioa.

Aurreko ekitaldietan esleitutako 55 espedienteren lagina aztertu dugu, aldatu, luzatu edo 2011n egikaritu direnak, 216 milioi euroren zenbatekoan, eta 81 kontratazio espediente, 164 milioi eurorenak, ekitaldi horretan esleitutakoak. Aztertutako espedienteen zerrenda xehatua dago.

III.2.1.– Aurreko ekitaldietan esleitutako espedienteak.

– 3,7 milioi euroan esleitutako espediente batean prezioak berrikusi dira, horretarako pleguak formula edo adierazle ofizialik zehaztu gabe (SPKLren 78.1 artikulua) (40. zk. espedientea).

– Pleguaren arabera kontratua zuzen egikaritu dela egiaztatuko duen harrera akta falta da guztira 18,5 miloi euroren zenbatekoan esleitutako 6 hornidura espedientetan (SPKLren 205.2 artikulua) (13., 15., 49., 52., 53. eta 54. zk. espedienteak).

– Guztira 42,2 milioi euroren zenbatekoan esleitutako 2 obra espedientetan, egikaritza epea 21etik 33 hilabetetara eta 24tik 51 hilabetetara luzatu da. Jokamolde honen ondorioz, bi kasuetan ez da bermatu sektorearen kontratazioan buru egiten duen funtsen erabilera eraginkorra izan denik (2. eta 12. zk. espedienteak).

III.2.2.– 2011-N Esleitutako espedienteak.

– Lizitazio iragarkiari dagokionez:

Hautatutako irizpideak eta horien haztapena ezagutzeko AKPPra birbideratzen du, datu horiek iragarkian bertan emateko berariazko obligazioa urratuz, hornidurako 9 espedientetan eta zerbitzuetako 3tan (SPKLren 134.5 artikulua) (120., 121., 122., 124., 125., 126., 127., 128., 130., 133., 134. eta 135. zk. espedienteak).

Guztira 24,1 milioi euroan esleitutako hornidurako 21 espedientetan eta zerbitzuetako 3tan lizitazio iragarkiak aldaerak edo hobekuntzak aurkezteko aukera ematen du, baina ez du zehazten zein elementu edo baldintzen gainean aurkez daitezkeen horiek (SPKLren 131.2 artikulua) (91., 92., 93., 94., 95., 96., 101., 102., 104., 105., 106., 108., 114., 120., 121., 122., 124., 125., 126., 127., 130., 133., 134. eta 135. zk. espedienteak).

Azkenik, hornidurako 5 espedientetan eta zerbitzuetako 2tan, 9,3 milioi euroan esleitutakoak, iragarkiak ez du balioetsitako balioa adierazten (SPKLren 126. artikulua) (125., 126., 127., 130., 133., 134. eta 135. zk. espedienteak).

– Pleguek esleipen hartzailea bermea eratzetik salbuesten dute horretarako justifikaziorik gabe, hornidurako 5 espedientetan eta zerbitzuetako 1ean, 23,7 milioi euroren zenbatekoan esleitutakoak (SPKLren 83.1 artikulua) (70., 75., 86., 124., 125. eta 129. zk. espedienteak).

– Guztira 13,3 milioi euroan esleitutako hornidurako 15 espedientetan, esleipen irizpide orokorrak baliatu dira, eskaintzarik egokiena eskuratzea bideratuko duen inongo ezaugarririk batere zehaztu gabe, are gehiago irizpideak puntuen gutxieneko atalasea finkatzen duenean (SPKLren 134.1 eta 134.4 artikuluak) (101., 102., 104., 105., 106., 108., 114., 121., 122., 124., 125., 126., 127., 133. eta 135. zk. espedienteak).

– Guztira 1,2 milioi euroan esleitutako hornidurako 3 espedientetan ez da egiaztatu zerga eta gizarte segurantzarekiko obligazioak bete direla, kaudimena edo kontratua egikaritzeko pleguetan eskatutako baliabide zehatzak egiaz badituztela (SPKLren 130.1 artikulua) (121., 122. eta 128. zk. espedienteak).

– Proposamen irekiera epez kanpo egin da hornidurako 2 espedientetan, 1,6 milioi euroan esleitutakoak (SPKLren 144.1 artikulua) (92. eta 96. zk. espedienteak).

– Guztira 29 milioi euroan esleitutako 2 obra espedientetan, hornidurako 14an eta zerbitzuetako 4tan (SPKLren 145. artikulua) (58., 61., 64., 66., 70., 82., 84., 86., 91., 94., 101., 102., 104., 105., 106., 113., 114., 118., 133. eta 135. zk. espedienteak).

– Guztira 8,1 milioi euroan esleitutako hornidurako 7 espedientetan eta zerbitzuetako 2tan esleipenaren behin-behineko erabakiaren aurka balizko errekurtsoak jartzeko legeak aurreikusten duen epea amaitu aurretik gauzatu da kontratua (SPKLren 310.1 artikulua) (96., 121., 122., 126., 127., 128., 130., 133. eta 134. zk. espedienteak).

– Guztira 22,7 milioi euroan esleitutako hornidurako 9 espedientetan eta zerbitzuetako 2tan Kontratua gauzatu izanaren publikotasuna epez kanpo egiten da BOEn eta ez da batere egin DOUEn (SPKLren 15 eta 138.2 artikuluak) (101., 102., 103., 104., 105., 106., 108., 114., 115., 117. eta 119. zk. espedienteak).

– Guztira 26,3 milioi euroan esleitutako 3 obra espedientetan zuinketa akta epez kanpo egin da (SPKLren 212. artikulua) (56., 58. eta 65. zk. espedienteak).

– AKPPen arabera kontratua zuzen egikaritu dela egiaztatuko duen harrera akta falta da, guztira 717.284 euroren zenbatekoan esleitutako 2 hornidura espedientetan eta zerbitzuetako 1ean (SPKLren 205.2 artikulua) (116., 128. eta 136. zk. espedienteak).

Gainera, guztira 6,9 milioi euroren zenbatekoan kontratu txiki modura izapidetutako inbertsioen erosketan Osakidetzak zatikatu egin du kontratazioaren xedea 9 zentrok gauzatutako erosketetan, 880.171 eurorenak, eta horrek urratu egiten ditu legez kontratatzeko ezarritako prozedurak. Ez-betetze hauetatik % 66 «Erabilera klinikoa duen makineria» kontuan gertatu da.

III.3.– Langileria gastuak.

Osakidetzan Artekaritzak 14 antolamenduri dagozkien guztira 17.914 langile finko eta bitartekoetatik 853 langileren ordainsarien gainean egindako txostenetan honako huts hauek azaleratu dira:

– 190 izendapenetan ez dago erabilitako prozeduraren dokumentuzko oinarririk.

– Bitarteko edo luzapenezko 73 izendapenetan egin beharreko zerbitzuen eta horien izaeraren identifikazioa falta da eta ez da justifikatzen LOSEren 26.5 artikuluan aurreikusitakoei dagozkienik; honenbestez, ez da horien objektibotasuna bermatzen.

– 6 espedientetan behin-behineko izendapenetarako ezarritako 6 hilabeteko epemuga gainditu da; 4 espedientetan, aldi baterako barne sustapenen urtebeteko epea; 33 espedientetan, zerbitzu eginkizunetarako ezarritako 2 urtekoa eta 30 espedientetan maila jasoagoko egitekoetarako urtebeteko epea.

– 12 kasutan egiturazko beharrizanak artatzen dituzten lanpostuak bete dira, plantilla funtzionalean jaso gabe daudenak.

– 21 kasutan nominako lanpostu funtzionala eta izendapenezkoa ez datoz bat, edo ez dira baliokideak.

– Erakunde Zentralean lanpostu korporatiboen ordainsariak ez datoz bat abenduaren 18ko 235/2007 Dekretu bitartez Gobernu Kontseiluak zehaztutakoarekin; dekretu horrek 2007-2009 aldirako Osakidetzako langileen lan baldintzen Akordio Arautzailea onesten du, 2010ean indarrean zegoena.

– Aldi baterako osagarriei dagozkien erregelamendu berariazkoak badiren arren, hala nola, mediku zaintzak, maila jasoagoko egitekoak, txandak, gaueko txandak, jaiegunak eta kokalekua, autokontzertazioa eta abar, oro har, arauak hausten jarraitzen da, egiaz gauzatutako zerbitzuen egiaztatzea egiten ez delako eta zerbitzu horiek ez dituelako organo eskudunak onartzen.

III.4.– Osatek, S.A.

– 395.142 euroan esleitutako bi kontratutan, bat obrena eta bestea zerbitzuena, espedientean jasoa dagoen txosten teknikoak esleipen irizpide bakoitzari guztira esleitutako puntuazioen laburpena besarkatzen du; ez, baina, horren xehapena edo banaketa.

– 2008an Sozietatearen gerentearentzat onartutako pizgarrien sistemak Osatekeko Administrazio Kontseiluak helburuak bete direla neurtzea eta zenbatekoa onartzea agintzen du. Alabaina, 2011n egiten den pizgarrien likidazioan ez da ageri Osateken Administrazio Batzordearen berariazko onespena. Pizgarri horrek 6.623 euro egiten ditu, ia gehien bat 2010eko ekitaldian aldez aurretik ordaindutakoa.

– Uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 3. xedapen gehigarriak eskatutako informazioari dagokionez, merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duena, 2011ko urtean legezko epea gainditu duen hornitzaileei egindako ordainketen zenbatekoa 5,9 milioi eurorena izan da, guztira ordaindutakoaren % 63,4 eta haztatutako batez besteko ordainketa epea 55 egunetan gainditu da. Bestetik, 2011ko abenduaren 31n ordaintzeke zegoen 407.000 euroren zenbatekoak, legeak horretarako finkatzen duen legezko epea baino gerorapen luzeagoa zeukan.

IV.– Urteko kontuak.

IV.1.– Osakidetzaren kontuak-euskal osasun zerbitzua erakundea.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

IV.2.– Osatek, S.A.ren kontuak.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala