Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2014ko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1773

AGINDUA, 2014ko martxoaren 7koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, «Euskal Herriko Down Sindromearen Fundazioaren» estatutuetako 3. (helbidea), 8., 10. eta 21. artikuluetan egindako aldaketak onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2014ko urtarrilaren 31n, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Erregistro Orokorrean honako eskabidea jaso zen: «Euskal Herriko Down Sindromearen Fundazioaren» izendapen eta estatutuen aldaketa inskribatzeko eskabidea.

Eskabidearekin batera, ondokoak jasotzen zituen eskritura publikoaren bi kopia baimendu aurkeztu ziren: patroien eta Patronatuko kargudunen izendapena, dimisioen onarpena, helbide aldaketa eta estatutuen aldaketa. Eskriturari berari buruzko zehaztasunak: Fundazioaren izenean eta Fundazioaren Patroien Batzordeko idazkari gisa, Rubén Gabella Miñambres jaunak egiletsia 2014ko urtarrilaren 27an, Bilboko notarioa den Juan Ignacio Gomeza Villa-ren aurrean (protokolo-zenbakia: 141).

Eskritura publiko horretan sartu zen Rubén Gabella Miñambres-ek –fundazioko idazkari gisa, eta lehendakariaren oniritziarekin– 2014ko urtarrilaren 27an emandako ziurtagiria, 2014ko urtarrilaren 15ean Patronatuak egindako bilerarena, zeinean, besteak beste, aho batez onartu baitzen fundazioaren estatutuetako 3. (helbide), 8. 10. eta 21. artikuluak aldatzea.

Eskrituraren zati nagusian, aldatutako artikuluen berridazketa jasotzen da, osorik, bai eta fundazio-estatutuetako testu berri osoa ere.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena eman dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak; aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.

Ikusirik aipatutako arauak eta aplikagarriak diren gainerako arauak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Euskal Herriko Down Sindromearen Fundazioaren» estatutuetako 3. (helbidea), 8., 10. eta 21. artikuluen aldaketa onartzea.

Bigarrena.– Fundazioaren estatutuen aldaketa hori –Fundazioaren Patronatuak 2014-01-15ean erabakitakoa– agintzea, agindu honen datarekin, eskritura publikoan ezarritakoaren arabera. Eskrituran jasota dago zein diren aldatutako artikuluak, hau da, 3. (helbidea), 8., 10. eta 21 artikuluak. Eskritura horri buruzko zehaztasunak: Fundazioaren Patroien Batzordeko idazkari gisa, Rubén Gabella Miñambres jaunak egiletsia 2014ko urtarrilaren 27an, Bilboko notarioa den Juan Ignacio Gomeza Villa-ren aurrean (protokolo-zenbakia: 141).

Inskripzio horren ondoren, Fundazioaren helbidea udalerri berean egongo da, hau da, Bilbon; kalea, berriz, honako hau izango da: Begoñako Amabirjina kaleko 12.eko 14a.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 7a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala