Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2014ko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1779

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 146/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 146/13 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Tanatorio del Bidasoa, S.A.

Abokatua: Laskibar Barrena.

Prokuradorea: Arraiza Sagües.

Demandatuak: David Blanco Doña, Maria Pilar Doña Marin eta Rebeca Blanco Doña.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman zen 2013-11-29an, eta honakoa da haren epaitza:

EPAITZA

David Blanco Doña, Maria Pilar Doña Marin eta Rebeca Blanco Doñaren aurka, Tanatorio del Bidasoa, S.A.ren izenean Arraiza prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik onartzen dudanez gero, demandatzaileari solidarioki ondokoak pagatzera kondenatzen dut demandatua: tronkoko 3.711,85 euro, gehi erreklamazio judizialetik ebazpen honen egunera arteko diruaren legezko interesa, eta ebazpen honen egunetik ordainketa guztiz egin arteko legezko interesa bi puntutan gehitua.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz prozesuan sortutako kostuak.

David Blanco Doña eta Maria Pilar Doña Marin demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezakete auzi-ihesean diren demandatuek.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2014ko otsailaren 20a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala