Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2014ko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1780

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 109/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 109/13, adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Maria Jose Bautista Muñoz.

Abokatua: Ana Isabel Lopez Casarrubios.

Prokuradorea: Irigoyen.

Demandatua: Rachid Makhou.

Auzigaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman zen 2014-03-13an, eta honakoa da haren epaitza:

Baietsi egiten dut Diego Irigoyen Leclercq prokuradoreak, Maria Jose Bautista Muñoz-en izenean eta ordez, aurkeztutako demanda –Rachid Makhou-en aurkakoa– baiesten dudanez gero; Pasaian (Gipuzkoa), auzilariek 2013-01-31n egindako ezkontza deseginda dagoela deklaratzen dut, dibortzioa dela medio. Deklarazio horrek berezko ondorioak izango ditu.

Ebazpen hau irmoa delarik, bidali bedi exhortoa dagokion Erregistro Zibilera, dagokion idatzoharra egin dadin.

Kostuak ez zaizkio inori ezartzen.

Rachid Makhou demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2014ko martxoaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala