Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2014ko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1781

IRAGARKIA, zeinarekin honako erabakia jakinarazten baita: 2014ko otsailaren 10ean, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariak hartutako Erabakia, zeinarekin entzunaldi bat ematen baita, zehazki, oporretarako eta turismorako etxebizitza-establezimendu bati baja eman aurretik.

Sabina Mazquiaran Mazquiaran andreari aipatu erabakiaz ohiko jakinarazpena egiteko saioak huts egin dutenez, iragarki hau ematen da argitara:

ERABAKIAREN LABURPENA

Eta zelan eta ez duen erregularizatu establezimendua, 198/2013 Dekretuko xedapen gehigarrietarik bigarrenarekin bat etorriaz erregularizatu ere, EAEko Enpresa eta Turismo Establezimenduen Erregistroan baja eman aurretik, entzunaldirako 15 eguneko epea ematen zaio, hala egoki irizten dien alegazioak aurkez ditzan.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

Aipatu epea igaro eta entzunaldi-izapidea baliatu ez bada, EAEko Enpresa eta Turismo Establezimenduen Erregistroan baja ematea ebatziko da.

Donostia, 2014ko apirilaren 3a.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.


Azterketa dokumentala