Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2014ko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1782

IRAGARKIA, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Gipuzkoako ordezkariaren 2014ko otsailaren 21eko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez Alejo José Francisco González Aznar behin-behineko eginkizun-gabetzearen egoeran dagoela adierazten da.

Idazki honetako idazpuruan aipatutako 2014ko otsailaren 21eko Ebazpena ezin izan zaio jakinarazi Alejo José Francisco González Aznar jaunari, Hezkuntza Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egotz ezin dakizkion arrazoiengatik. Beraz, iragarki hau argitaratuz egingo da jakinarazpena, horixe xedatzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 39/1992 Legearen 59.5 artikuluak. Ediktu honen bidez zitazioa egiten zaio Alejo José Francisco González Aznar jaunari, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan agertu dadin (Andia kalea, 13, Donostia), goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00etara. Horretarako, hamabost eguneko epea izango du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Alejo José Francisco González Aznar jaunari jakinarazpena egiteko ematen da hau.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 8a.

Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala