Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2014ko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1783

IRAGARKIA, Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeari buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legea haustearren irekitako hainbat zehapen-espedientetan instrukzio-egileak egindako ebazpen-proposamenak jakinarazteko dena.

Ebazpen-proposamenak jakinarazten saiatu izan arren, ez da lortu, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da interesdunek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa adierazten zaie:

1.– 15 egun balioduneko epea duzu alegazioak aurkezteko, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, espedientea ikusteko eta agirien kopiak lortzeko, hala xedatuta baitago, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 39.1 artikuluan.

2.– Ebazpen-proposamenaren testu osoa eskura duzu honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 19a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala