Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2014ko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1784

IRAGARKIA, honen bidez, hainbat espedientetan Joko eta Ikuskizunetako zuzendariaren zehapen-ebazpenak largesten dira, kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legeari dagozkionak.

Jokabidea arau-haustetzat ez hartzeagatik, zehapen-espedienteak largetsi egin dira ebazpenen bidez. Ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat jakinarazpenaren ondorioak izan ditzaten. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Segurtasuneko sailburuordeari. Hilabete egongo da horretarako, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.

2.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri duzu honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 19a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala