Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2014ko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1787

IRAGARKIA, Honen bidez, hainbat zehapen-espedientetan, Joko eta Ikuskizun zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazten dira, Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legean ezarritakoa hausteari dagokionak.

Ebazpenak jakinaraztea lortu ez direnez, iragarki hau argitaratzen dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak jakitun jartzeko ematen dira aditzera hauek, eta haientzat jakinarazpenaren ondorioak izan ditzaten. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik, 15 egun balioduneko epea duzu zeure buruaren alde komenigarritzat jotzen dituzun alegazio, agiri eta informazioak aurkezteko, eta, hala dagokio, prozeduran erabili asmo dituzun frogabideak proposatzeko, Zigor-ahalmena Erabiltzeko Jardunbidearen Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 16.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.– Ebazpenaren edukiari buruzko alegaziorik aurkezten ez baduzu epe horretan, hasiera bera ebazpen-proposamentzat hartuko da, 1398/1993 Errege-Dekretuaren 13.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

3.– Ebazpenaren testu osoa eskura duzu honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 14a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala