Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2014ko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1788

IRAGARKIA, Garraio Azpiegituren zuzendariaren ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Mutrikuko portuan amarralekuak erabiltzeko baimenak emateko prozeduran parte hartzeko aurkeztu zuen eskabidean atzemandako hutsuneak zuzentzeko eskatzen zaio.

Garraio Azpiegituren zuzendariak 2013ko urriaren 30ean emandako ebazpen baten bidez, Cornelis Schuddebeurs-i eskatzen zaio zuzen ditzala Mutrikuko portuan amarralekuak erabiltzeko baimenak emateko prozeduran parte hartzeko aurkeztu zuen eskabidean atzemandako hutsuneak.

Ebazpen hori jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, eta ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpen hori izapide-egintza bat da, eta, beraz, espedientearen gaineko behin betiko ebazpenaren aurka dagokion garaian aurkez daitekeen errekurtsoarekin batera egin daiteke soilik ebazpen horren aurka.

2.– Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 10 egun baliodun daude aurkeztutako eskabidea zuzentzeko.

3.– Interesdunak Gipuzkoako portuen lurralde-zerbitzuan eskuratu ahal izango du ebazpen horren testu osoa (Moila, 23 20003 Donostia). Nolanahi ere, bulego horietara joateak ez du etengo edo galaraziko aurreko paragrafoan hutsak zuzentzeko jarritako epea zenbatzen hastea.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 24a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.


Azterketa dokumentala