Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2014ko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1791

IRAGARKIA, 199/2014 administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntean interesa duten hirugarrenak epatzeko dena.

Hirugarren interesdun guztiei jakinarazten zaie 199/2014 prozedura arruntari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, Garraioko sailburuordearen 2014ko urtarrilaren 21eko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2013ko azaroaren 29ko Ebazpenaren aurka Ramón Bilbao Uribarri jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da, zeinaren bitartez, deialdi publikoaren bidetik, honako prozedura hastea erabakitzen baita: Plentziako (Bizkaia) portuan amarralekuak erabiltzeko baimenak emateko dena.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean agertu eta personatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 8a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.


Azterketa dokumentala