Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2014ko apirilaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
1793

EBAZPENA, 2014ko apirilaren 11koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Enrique Ullibarriarana Errazti jaunak Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzako goi-kargudun baten idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoaren arabera eta lege horrek egotzitako aginpideez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Enrique Ulliabarriarana Errazti jauna goi-kargudun baten idazkari lanpostutik kentzea (kodea: 520010; dotazioa: 155), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzte horrek 2014ko apirilaren 11tik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bideari bukaera ematen dio. Aurka egiteko, berraztertze-errekurtsoa jar dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 11.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JESUS MARIA PEÑA MARTINEZ.


Azterketa dokumentala