Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2014ko apirilaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
1796

11/2014 DEKRETUA, martxoaren 26koa, Lehendakariarena, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluko kide bat aldatzeko dena.

Irailaren 16ko 158/2008 Dekretuaren bidez, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseilua arautzen da, eta dekretu horren 3. artikuluan, Kontseiluaren osaera ezarri.

Lehendakariaren uztailaren 1eko 28/2013 Dekretuaren bidez, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluko kideak izendatu ziren, eta, horien artean, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren ordezkaritzan, Imanol Aburto Erdoiza jauna izendatu zen kide titular, Nazioartekotzeko zuzendaria bera.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, 2014ko martxoaren 10ean, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluko idazkariari jakinarazi zion Nazioartekotzeko zuzendari María Ainhoa Ondarzabal Izaguirre andreak ordezkatu zuela Imanol Aburto Erdoiza jauna, haren eginkizunetan.

Ondorioz, eta irailaren 16ko 158/2008 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluko lehendakari naizen aldetik, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– María Ainhoa Ondarzabal Izaguirre andrea Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluko kide titular izendatzea, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren ordezkaritzan, eta Imanol Aburto Erdoiza jaunaren ordez.

2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko martxoaren 26an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala