Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2014ko apirilaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1797

AGINDUA, 2014ko apirilaren 3koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, «Berroeta Aldamar, S.L.» sozietatearen bazkide gisa Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari dagozkion eskubideak egikaritzeko alorrean eskumenak kentzeko eta eskuordetzeko.

2013ko apirilaren 9ko 193/2013 Dekretuak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen, eta haren goi-organoen eta zuzendaritza-organoen eskumen eta egitekoak ezarri zituen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari «Berroeta Aldamar, S.L.» erantzukizun mugatuko sozietatean parte hartzeko baimena ematen dion martxoaren 29ko 60/2005 Dekretuaren 3. artikuluak dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagozkion bazkide-eskubideak Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuak erabiliko ditu.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuak (2012ko abenduaren 17ko EHAA, 243. zk.) bere 10. artikuluan Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila sortzen du, lehen era autonomoan eta independenteki funtzionatzen zuten bi sail bateratuz, hain zuzen ere, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila eta Kultura Saila.

Lehendakariaren abenduaren 15eko 26/2012 Dekretuaren bidez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua izendatua izan zen, Cristina Uriarte Toledo andrea.

Kulturako sailburuaren 2012ko martxoaren 6ko Aginduaren bitartez (2012ko martxoaren 22ko EHAA, 59. zk.), Kultura Ondareko zuzendariari eskuordetu zitzaion «Berroeta Aldamar, S.L.» sozietatearen bazkide gisa Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari dagozkion eskubideen egikaritzea.

Orain, antolaketa, egitura eta eskumen arrazoiengatik, komenigarria ikusten da, bere garaian Kultura Ondareko zuzendariari bere garaian egindako eskuordetzea kentzea eta eskuordetze berri bat egitea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari, berez Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari dagozkion eskumenak direnak.

Ondorioz, Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 39.4 artikuluan xedatutakoarekin bat eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13. artikuluari jarraikiz eta bertan ezarritako mugak kontuan hartuta, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Kulturako sailburuaren 2012ko martxoaren 6ko Aginduaren bitartez, Kultura Ondareko zuzendariari eskuordetutako eskumenak kentzea, «Berroeta Aldamar, S.L.» sozietatearen bazkide gisa Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari dagozkion eskubideak egikaritzeko.

Bigarrena.– Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari eskuordetzea «Berroeta Aldamar, S.L.» sozietatearen bazkide gisa Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari dagozkion eskubideen egikaritzea.

Hirugarrena.– Agindu honen bidez eskuordetutako eskumenak edozein unetan berriz bereganatu ahal izango ditu organo eskuordetzaileak.

Laugarrena.– Xedapen honen bitartez egindako eskuordetzea egikarituz ematen diren ebazpen guztietan gorabehera honen berri eman beharko da espresuki, eta agindu hau onartzen den eguna eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen dena aipatu beharko dira.

Bosgarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 3a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala