Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2014ko apirilaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1803

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 786/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak. 786/13.

Alderdi demandatzailea: Shokna Mariama Sow.

Alderdi demandatua: Ibrahima Lo.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Aipatu judizioaren gainean ebazpena eman da. Hau diote idazpuruak eta epaitzak:

160/14 EPAIA

Epailea: Isabel Elexpuru Eguia andrea.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Bi mila eta hamalauko martxoaren hogeita zortzia.

Alderdi demandatzailea: Shokna Mariama Sow.

Abokatua: Álvaro Sola Pérez.

Prokuradorea: Ana Carmen Martinez Ruiz.

Alderdi demandatua: Ibrahima Lo.

Parte-hartzaileak: Ministerio Fiskala.

Judizioko gaia: seme adingabearekiko neurri pertsonalak eta ekonomikoak hartzea.

EPAITZA

Partez baiesten dut Martinez Ruiz prokuradoreak Sokkna Mariama Sow-ren izenean eta ordezkari gisa aurkeztu duen demanda, auzi-ihesean den Ibrahima Lo aitaren aurkakoa (seme adingabearentzako neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak hartzeko eskatzen da demandan). Ministerio Fiskalak ere parte hartu du. Bada, 2009ko abenduaren 10ean jaiotako XXXXX adingabeari dagokionez, honako neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak hartzen ditut:

1.– XXXXX adingabearen zaintza eta jagoletza amari esleitzen zaio, baita guraso-ahala ere.

2.– Ibrahimak hilean dituen sarrera garbien % 20 ordaindu beharko du seme adingabearen mantenu-pentsio gisa (edozein delarik ere diru-sarrera horien kontzeptua). Nolanahi ere, gutxienez, 100 euro ordainduko ditu. Mantenu-pentsioa, aurrez ordaindu beharko da, hil bakoitzaren lehen bost egunen barruan, zaintza duenak helburu horretarako izendatzen duen banku-kontuan. Ezarritako gutxieneko zenbatekoa urtero eguneratuko da, EINek argitaratzen duen Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketaren arabera.

3.– Bien seme XXXXXek izaten dituen ezohiko gastuak bi gurasoek erdi bana ordainduko dituzte.

4.– Ibrahima Lo-ri ez zaio ezarri XXXXX seme adingabearekin komunikatzeko eta egoteko erregimenik.

5.– Debekatuta dago adingabea estatutik ateratzea, ez bada amak lagunduta edo aurretiazko baimen judizial batekin.

Ez da kosturik ezartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi da, jakinarazpen-eginbidea gauzatu dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko martxoaren 31.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala