Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2014ko apirilaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1804

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 383/12 desahuziorako hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 383/12 prozedura arrunta.

Demandatzailea: FGA Capital Spain Establecimiento Financiero de Crédito SA.

Abokatua: Miguel Remon Navarro.

Prokuradorea: Bajo.

Demandatua: Jose Luis Cano Perez eta Hostinco, S.L.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman zen 2014-03-26an, eta honako hau da haren epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut María Teresa Bajo Auz prokuradoreak FGA Capital Spain Establecimiento Financiero de Crédito, S.A.ren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, auzi-ihesean diren José Luis Cano Pérez jaunaren eta Hostinco, S.L.ren aurkakoa. Horrenbestez, demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari batera eta solidarioki ordaintzera hogeita bederatzi mila bederatziehun eta laurogeita zazpi euro eta laurogeita hamazazpi zentimo (29.987,97) eta zuzenbideko hirugarren oinarrian ezarritako legezko interesak.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot, zuzenbideko laugarren oinarrian ezarritakoaren arabera.

Jose Luis Cano Perez eta Hostinco, S.L. demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2014ko martxoaren 26a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala