Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2014ko apirilaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1806

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako bideratutako 145/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 145/13, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzkoa.

Alderdi demandatzailea: Maira Karina Vargas Gutierrez.

Alderdi demandatua: Brahiam Becerra Campo.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, honako ebazpena eman da:

148/14 epaia, Maira Karina Vargas Gutierrez demandatzailearen eta Brahiam Becerra Campo demandatuaren arteko ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko prozeduran emandakoa. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian gauzatu da.

Brahiam Becerra Campo demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 26a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala