Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2014ko apirilaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO BILBOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1808

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 30/13 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian bideratutako ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 30/13-R prozeduran epaia eman da. Prozedura hori, Rossio Abigail Ramirez Torricoren eskariz bideratu zen, Ruben Vidal Martinezen aurka, guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruz. Hauek dira idazpurua eta epaitza:

17/14 EPAIA

Bilbao (Bizkaia), bi mila eta hamalauko martxoaren hogeia.

Nik, Aranzazu Bilbao Otaolak, Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Bilboko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratua naizenak, ikusi ditut epaitegi honetan bideratutako 30/13 autoak, alaba adingabeentzako neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak hartzeari buruzkoak; bertan, hauek dira alderdiak: batetik, alderdi demandatzailea, Rossio Abigail Ramírez Torrico, Enrique Alfonso Masip prokuradorearekin eta Felix Usunaga Beltran De Guevara letratuarekin, eta, bestetik, alderdi demandatua, auzi-ihesian den Rubén Vidal Martínez. Fiskaltzak ere parte hartu du.

EPAITZA

Rossio Abigail Ramírez Torricoren eta Rubén Vidal Martínezren XXXXX eta XXXXX alaba adingabeentzako behin betiko neurri pertsonal eta mantenu-neurri hauek hartzen ditut:

– XXXXX eta XXXXX alaba-adingabeen zaintza eta jagoletza ama Rossio Abigail Ramírez Torrico amaren esku uzten dira, eta guraso-ahala esklusiboki baliatzea ere berari dagokio.

– Jagoletzarik ez duen gurasoaren, hau da, Rubén Vidal Martínez aitaren eta XXXXX eta XXXXX alaba-adingabeen arteko bisita- egonaldi eta komunikazio-erregimenik ez da ezartzen.

– XXXXX eta XXXXX alaba adingabeentzako, Vidal Martínez aitak 300 euroko mantenu-pentsioa ordaindu beharko du, hilero (150 euro hileko eta alabako). Zenbateko hori aurreratuta ordaindu beharko da, hileko lehenengo bost egunetan, Ramírez Torrico andreak horretarako emandako kontu-zenbakian. Diru-zenbateko hori urtero eguneratuko da, Estatistika Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak argitaratutako KPIren arabera.

– XXXXX eta XXXXX alaba-adingabeen aparteko gastuak bi gurasoek ordainduko dituzte erdibana, aipatu gastuak justifikatu eta jakinarazi eta gero.

Guzti hori, kostuak beren beregi inori ezarri barik.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 3623 0000 12 0030 13. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori kontsignan utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko martxoaren hogeian.

Eta, Ruben Vidal Martinez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, eman eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko martxoaren hogeita bostean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala