Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2014ko apirilaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1809

IRAGARKIA, EAEko txertaketa-programarako C serotaldeko meningokokoari aurre egiteko txertoaren 68.000 dosi, difteria-tetano-kukurruku-eztul azelular-poliomielitis injektagarri, haemophilus influenzae-aren (b mota) aurkako txerto pentabalentearen (DTPA-VPI-Hib) 28.500 dosi eta helduentzako tetanos-difteriaren (Td) aurkako txertoaren 77.000 dosi eskuratzea helburu duen hornidura-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia.

c) Espediente-zenbakia: C03/002/2013.

d) Kontratugilearen profileko Internet helbidea: www.euskadi.net/contratacion

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: hornidura.

b) Deskribapena: EAEko txertaketa-programarako C serotaldeko meningokokoari aurre egiteko txertoaren 68.000 dosi, difteria-tetano-kukurruku-eztul azelular, poliomielitis injektagarri, haemophilus influenzae-aren (b mota) aurkako txerto pentabalentearen (DTPA-VPI-Hib) 28.500 dosi eta helduentzako tetanos-difteriaren (Td) aurkako txertoaren 77.000 dosi eskuratzea.

c) Loteak: hiru (3).

d) CPV (nomenklatura-erreferentzia): 33651600-4.

e) Esparru-akordioa: ez.

f) Eskurapenetarako sistema dinamikoa: ez.

g) Lizitaziorako iragarkia non argitaratu den: kontratugilearen profila, EBAO, BOE, EHAA.

h) Lizitaziorako iragarkia noiz argitaratu den: kontratugilearen profila: 2013-10-02a, EBAO: 2013-10-03a, BOE: 2013-10-08a, EHAA: 2013-10-18a.

3.– Izapidetzea eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio aintzatetsia: 5.346.000 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Zenbateko garbia: 2.138.400 euro. Zenbatekoa, guztira: 2.223.936 euro.

6.– Kontratu formalizatzea.

a) Esleipen-eguna: 1. lotea: 2014-02-20a. 2. lotea: 2014-03-03a. 3. lotea: 2014-02-24a.

b) Kontratua gauzatu den eguna: 1. lotea: 2014-03-26a. 2. lotea: 2014-02-03a. 3. lotea: 2014-03-20a.

c) Kontratista: 1. lotea: Baxter, S.L. (2 lotea). Sanofi Pasteur MSD, S.A. 3. lotea: GlaxoSmithKline, S.A.

d) Esleipenaren zenbatekoa edo kanona.

– 1. lotea. Zenbateko garbia: 14,45 euro/dosiko. Zenbatekoa, guztira: 15,03 euro/dosiko.

– 2. lotea. Zenbateko garbia: 20,71 euro/dosiko. Zenbatekoa, guztira: 21,54 euro/dosiko.

– 3. lotea. Zenbateko garbia: 4,41 euro/dosiko. Zenbatekoa, guztira: 4,58 euro/dosiko.

e) Eskaintza esleipendunaren abantailak: aipaturik daude kontratatzailearen profilean argitaratutako esleipen-ebazpenean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 10a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.


Azterketa dokumentala