Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2014ko apirilaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
1810

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan alkoholaren kontsumoaren inguruko prebentzio hautakorreko programa bat egitea helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratuaren lizitazioari buruzkoa (2014-2015 ikasturtea) (230 esku-hartze/tailer).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: 27/2014-S

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan alkoholaren kontsumoaren inguruko prebentzio hautakorreko programa bat egitea (2014-2015 ikasturtea) (230 esku-hartze/tailer).

b) Loteak: ez.

c) Lekua: administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 10. puntuan zehaztutakoaren arabera.

d) Gauzatzeko epea: 2014ko irailaren 1etik 2015eko ekainaren 30era arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: zenbait balioespen-irizpide erabiliz.

d) Eskaintzak baloratzeko irizpideak administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 30. puntuan zehaztuta daude eta, laburtuta, honako hauek dira:

Formulen bidez ebaluatzekoak: prezioa (% 51).

Balio-iritzien bidez ebaluatzekoak: lanaren plangintza eta kronograma (% 20); lan-programa, metodologia, eta oinarri teknikoen pleguan planteatutako eta definitutako helburuetara zenbat egokitzen den (% 20); eta parte-hartzaileei entregatzeko materiala eta dokumentazioa (% 9).

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. 96.600 euro (BEZik gabe), honako urteroko hauetan banatuta: 2014an, 38.220 euro, BEZik gabe; eta 2015ean, 58.380 euro, BEZik gabe.

5.– Bermeak.

a) Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

b) Behin betikoa: lizitazio-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe (4.830 euro).

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II eraikina, 4. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 91 78.

e) Telefaxa: 945 01 93 01.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: agiriak aurkezteko azkeneko egunera arte eskuratu daitezke, inolako kosturik gabe.

g) Halaber, Eusko Jaurlaritzaren web orrian ere jaso ahal izango dira agiriak (euskadi.net edo contratacion.info).

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Kaudimen baldintzak edo sailkapena, administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29. puntuan zehaztutakoaren arabera.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko maiatzaren 9a, 12:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguko 12., 13., 14., 15. eta 16. klausuletan eta administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29. eta 31. puntuetan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua: iragarki honen 6. puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak jendaurrean irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak: ez.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.

9.– Eskaintza ekonomikoak jendaurrean irekitzea: bai.

a) Helburua:

«C» gutun-azala: 2014ko maiatzaren 21a, 12:00etan.

«B» gutun-azala: 2014ko maiatzaren 28a, 12:00etan.

b) Erakundea: Osasun Saila. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua. Lakua II.

d) Herria: Vitoria-Gasteiz.

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio): ez.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 7a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

MIKEL VALLEJO AURRE.


Azterketa dokumentala