Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2014ko apirilaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
1811

IRAGARKIA, gas-instalazioak mantentzeko zerbitzuaren eta oinarri teknikoen pleguaren eranskineko taulen arabera, gasak eskuratzeari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun Saila, Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: 24/2014-S.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Objektuaren deskribapena: gas-instalazioak mantentzeko zerbitzuaren eta oinarri teknikoen pleguaren eranskineko taulen arabera gasak eskuratzea.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua: pleguei erantsitako tauletan zehaztutakoak.

c) Loteak eta zenbakia: ez.

d) Entregatzeko lekua: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulako 10. puntuan zehaztutakoak.

e) Noiz entregatu behar diren: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 5. puntuan ezarritakoaren arabera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: zenbait balioespen-irizpide erabiliz, hala nola:

Eskaintzak baloratzeko irizpideak administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 30. puntuan zehaztuta daude eta, laburtuta, honako hauek dira:

a) Formulak aplikatuz automatikoki balora daitezkeen irizpideak:

a.1.– Eskaintza ekonomikoa.

Formula: Prezioa: 70 puntu. % 70eko ponderazioa. Eskaintzarik onenari 70 puntu emango zaizkio, eta gainerakorako, honako formula hau erabiliko da:

LP = (EO/BE))x70

LP = lizitatzailearen puntuazioa.

BE = baloratu beharreko eskaintza.

EO = eskaintza onena.

b) Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak: 30 puntu. % 30eko ponderazioa.

b.1.– Hobekuntzak arlo hauetan: mantentzea, segurtasuna, kontsumoen urrun-kontrola, produktuaren kalitate-entseiuak, zerbitzuaren metodologia. Hobekuntza bakoitzeko bi puntu emango dira. Gehienez, 15 hobekuntza.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko osoa: 195.441,71 euro, BEZik gabe. BEZaren zenbatekoa: 39.301,96.– Kontuan hartutako BEZ guztia: 234.743,67 euro. 78.881,21 euro, BEZik gabe, 2014ko ekitaldirako, eta gainerakoa, 116.560,50 euro, BEZik gabe, 2015eko ekitaldirako.

5.– Fidantzak.

a) Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

b) Behin betiko fidantza: lizitazioaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua, Lakua II, Vitoria-Gasteiz.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz. 01010.

d) Telefonoa: 945 01 91 77.

e) Telefaxa: 945 01 93 01.

f) Argibideak eta agiriak lortzeko azken eguna: goian aipatutako lekuan jaso ahal izango dira eskabideak, doan, 2014ko maiatzaren 5era arte, goizeko 10etan, gorago aipatutako lekuan.

7.– Kontratistaren betebeharrak: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29.1. puntuan zehaztutakoak.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko maiatzaren 5a, 11:00etan.

b) Administrazio-klausula zehatzen pleguko 12., 13., 14., 15. eta 16. klausuletan eta administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29. eta 31. puntuetan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua: iragarki honen 6. puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoa irekitzen den egunetik hasita. Hamabost egun baliodun luzatuko da baldin eta SPKLTB onesten duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 152.3 artikuluan aipatutako izapideei jarraitu behar bazaie.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintza ekonomikoak jendaurrean irekitzea: bai.

a) C eta B gutun-azalak irekitzeko tokia.

b) Erakundea: Osasun Saila. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua. Lakua II.

d) Herria: Vitoria-Gasteiz.

e) C gutun-azalak irekitzea:

f) Eguna: 2014ko maiatzaren 14a.

g) Ordua: 11:00ak.

h) B gutun-azalak irekitzea:

i) Eguna: 2014ko maiatzaren 21a.

j) Ordua: 11:00ak.

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 7a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

MIKEL VALLEJO AURRE.


Azterketa dokumentala