Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2014ko apirilaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1820

IRAGARKIA, Garraio Azpiegituren zuzendariak emandako ebazpen bat jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, iraungitze-adierazpena egiten da Elantxobeko portuko 144. aldi baterako buia amarratzeko administrazio-baimena baliogabetzeko espedientean.

2014ko urtarrilaren 13an, Garraio Azpiegituren zuzendariak ebazpen bat eman zuen. Ebazpen horren bidez, iraungitze-adierazpena egiten da Elantxobeko portuko 144. aldi baterako buia amarratzeko administrazio-baimena baliogabetzeko espedientean, eta Jose Luis Barbero Alonso jaunaren oinordekoei horren berri jakinarazten zaie.

Ebazpen hori jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, eta ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 114. artikuluak eta hurrengoek ezartzen dutenari jarraikiz.

2.– Interesdunak Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuan eskuratu ahal izango du ebazpen horren testu osoa (Elkano kalea 3, behea; 48011 Bilbao). Nolanahi ere, bulego horietara joateak ez du etengo edo galaraziko aurreko paragrafoan adierazitako aurkaratze- edo erreklamazio-epeak zenbatzen hastea.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 3a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.


Azterketa dokumentala