Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2014ko apirilaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

IHOBE A.B.
1824

IRAGARKIA, 2014ko ekitaldirako diru-laguntzen deialdia egiten duena, Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan Programaren markoan.

Laguntza hauen helburua Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan mota honetako jarduerak bultzatzea da:

Hondakinak balioztatzeko eta ekonomia zirkularreko demostrazio proiektuak.

Deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude Ihobe, S.A. Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren webgunean (www.ihobe.net).

Eskariak aurkezteko epea iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da; amaitu, berriz, 2014ko ekainaren 16an, edota asignatutako aurrekontu-partida agortzen denean. Eskariak jasotzen diren ordenan hartuko dira kontuan, dokumentazio osoarekin aurkeztu badira.

Deialdiaren helburu diren laguntzen aurrekontua 70.000 eurokoa da.

Bilbao, 2014ko apirilaren 10a.

Zuzendari nagusia,

JAVIER AGUIRRE ORCAJO.


Azterketa dokumentala