Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2014ko apirilaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1851

281/2014 EBAZPENA, martxoaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Iñigo Arcaute Cordón jauna Lezako Ospitaleko Kudeaketako zuzendari lanpostua betetzeko izendatzen duena.

Aztertu dugu Lezako Ospitaleko Kudeaketako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi horren azaroaren 12ko 1503/2013 Ebazpenaren bidez argitaratu zen (2013ko abenduaren 10eko EHAA, 234. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Iñigo Arcaute Cordón jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek, honako hau

EBAZTEN DU:

Lehena.– Iñigo Arcaute Cordón jauna Lezako Ospitaleko Kudeaketa zuzendari izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2014ko apirilaren 7tik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 28a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala