Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2014ko apirilaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1859

AGINDUA, 2014ko martxoaren 14koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan Fundación Biscaytik-Biscaytik Fundazioaren estatutuetako 2. artikuluan -fundazioaren xedeak- egindako aldaketa inskribatzeko dena.

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.- 2014ko urtarrilaren 24an, Biscaytik Fundazioaren 2. artikuluaren aldaketa inskribatzeko eskaria aurkeztu zuen Jon Armendariz Román jaunak Herri Administrazio eta Justizia Sailean. 2. artikulu hori fundazioaren xedeei buruzkoa da. Eskabidearekin batera, estatutuak aldatzeko eskritura publikoaren bi kopia baimendu aurkeztu dira. Olatz Fernández Elejalde andreak 2014ko urtarrilaren 8an eman zuen eskritura, fundazioaren idazkari ez-patrono gisa, Juan Ignacio Bustamante Esparza Bilboko notarioaren aurrean (9 protokolo zenbakia).

Eskritura publiko horretan sartu zen Olatz Fernández Elejalde andreak -fundazioaren patronatuko idazkari ez-patrono gisa, eta lehendakariaren oniritziarekin- 2013ko abenduaren 17an emandako ziurtagiria, egun horretan Patronatuak egindako bilerarena, zeinean, besteak beste, aho batez onartu baitzen fundazioaren estatutuetako 2. artikulua aldatzea.

Eskrituran, aldatutako artikuluaren idazketa berria jasotzen da, osorik.

Bigarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena eman dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.- Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak; aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariak 2014ko martxoaren 14ko Ebazpena eman du, babeslaritza-funtziotan jardunez eman ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuko 4.2 artikuluan aurreikusitakoaren ildotik. Ebazpen horren bitartez, Fundazioaren estatutuen aldaketa onartu da, bat etorrita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legeak 31.1 artikuluan xedatutakoarekin eta aipatu dekretuaren 31.1 artikuluarekin.

Ikusirik aipatutako arauak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Biscaytik Fundazioaren estatutuetako 2. artikuluan -xedeak- egindako aldaketa onartzea.

Bigarrena.- Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa hori inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin, eta eskritura publikoan ezarritakoarekin bat etorriz. Eskritura hori -bertan, estatutuetako artikulu horren aldaketa jasotzen da- Olatz Fernández Elejalde andreak egiletsi zuen 2014ko urtarrilaren 8an, fundazioaren idazkari ez-patrono gisa, Bilboko Juan Ignacio Bustamante Esparza notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 9).

Estatutuen 2. artikulua (xedea) aldatzearen ondorioz, hauek dira xedeak, eguneratuta:

«1.- Fundazioaren xedeak honako hauek dira: herritarrei laguntzeko baliagarri diren teknologien eta kudeaketa-jardueren ezagutza bultzatzeko behar diren jarduerak sustatzea, komunikazio-teknologien bidez, herritarrak Administraziora gehiago hurbildu daitezen on-line.

Xede horien artean, berehala egitekoak eta garrantzitsuak diren ekintza hauek -adibide moduan ematen dira- garatuko ditu fundazioak:

- Herritarrei zerbitzua emateko zentro teknologiko bat eratzea, zerbitzu horien nazioarteko erreferentzia izango dena.

- Herritarrentzako zerbitzu-plataformarekin zerikusia duten proiektuak bideratzea.

- Prestakuntza-zerbitzuak ematea, bai maila teknologikoan, bai herri-administrazioen kudeaketa-mailan.

- Aholkularitza estrategikoko zerbitzuak eta komunikazio-teknologia gaietako prozesu-zerbitzuak ematea, bereziki, besteak beste, e-administrazioari buruzkoak.

- Fundazioaren egiteko propioak gauzatzeko lagungarri izan daitekeen beste edozein jarduera.

Fundazioak nahi duen moduan garatuko ditu xedeak; gainera, beste erakunde eta elkarte batzuetan parte hartu ahal izango du, eta eratze-eskrituran, estatutu hauetan eta legeetan jasotako mugak besterik ez ditu izango horretarako».

Hirugarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 14a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala