Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2014ko apirilaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1864

59/2014 DEKRETUA, apirilaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko ente publikoko zuzendaritza-taldekideen zerrenda onartzen duena.

Otsailaren 23ko 130/1999 Dekretuaren bitartez, sozietate publikoetako eta zuzenbide pribatuko entitate publikoetako zuzendaritza-taldekideen estatutu pertsonala arautu zen. Dekretu horren 3. artikuluan ezarri zenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak zuzenbide pribatuko entitate publikoetako eta sozietate publikoetako zuzendaritza-taldekideen zerrenda onartuko du dekretu baten bidez, entitate horiek atxikita daudeneko sailetako titularrek proposatu ondoren. Horrez gainera, artikulu berean ezartzen denez, Jaurlaritzaren Kontseiluan aurkeztuko diren proposamen horien oinarri izango dira baltzu publiko edo zuzenbide pribatuko erakunde publiko bakoitzeko zuzentza-organoak edo administrazio-kontseiluak urtero gai honetaz hartzen dituen erabakiak; beraz, dekretu horretan ezarritakoari begira, erabaki horietan ondo zehaztu beharko da ea zein kargu edo postu dagoen sailkatuta zuzendaritzako kide modura.

Agindutakoa betez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko ente publikoko Administrazio Kontseiluak 2014ko urtarrilaren 30eko Erabakia onartu du. Erabaki hori 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera jarriko da indarrean, eta, beraren bidez, zerbitzu-erakunde integratuak sortu dira, aurreko zerbitzu-erakundeak desagerraraziz edo eraldatuz, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legean (ekainaren 26ko 8/1997 Legea) eta aipatutako ente publikoaren Estatuetan aurreikusten diren arauen arabera. Erakunde horien sorrerak aldaketak eragiten ditu Osakidetzako zuzendaritza-taldekideen zerrendan.

Ondorioz, dekretu honek zuzendaritza-taldekideen zerrenda eguneratzen du, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2014ko urtarrilaren 30eko Erabakiarekin bat etor dadin, eta abenduaren 20ko 272/2011 Dekretuaren bidez onartutako zuzendaritzako kideen zerrenda baliogabetzen du. Era berean, eta kontuan hartuta aipatutako Erabakiak ez duela horretaz iritzirik eman, indarrean mantentzen da Osatek, SA Sozietate Publikoko Administrazio Kontseiluaren 2005eko urriaren 27ko Erabakia, –otsailaren 23ko 130/1999 Dekretuan xedatutakoaren ondorioetarako– sozietate horretako zuzendaritza-taldekidearen kargua zehaztu zuena.

Esandako guztiaren ondorioz, Osasuneko sailburuaren proposamenez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko ente publikoaren Administrazio Kontseiluak hartutako erabakia ikusirik, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko apirilaren 8an egindako bileran proposamena eztabaidatu eta onartu ostean, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko ente publikoaren zuzendaritza-taldekideen zerrenda onartzea, xedapen honi erantsitako eranskinean zehaztutakoaren arabera.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indargabeturik gelditzen da 272/2011 Dekretua, abenduaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko ente publikoko zuzendaritza-taldekideen zerrenda onartzen duena.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko apirilaren 8an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.

ERANSKINA 59/2014 DEKRETUA, APIRILAREN 8KOA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko ente publikoaren zerbitzu-erakunde bakoitzean zerrendatzen diren lanpostuen titularrak dira ente publiko horretako zuzendaritza-taldekide, honako honekin bat etorriz:

AUTONOMIA ERKIDEGOAREN LURRALDE-EREMUA

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoko Zuzendaritza Nagusia:

– Zuzendari nagusia.

– Asistentzia Sanitarioko zuzendaria.

– Ekonomia eta Finantzako Dibisio Korporatiboko zuzendaria.

– Giza Baliabideetako Dibisio Korporatiboko zuzendaria.

2.– Emergentziak (Emergentzietako Lurralde Unitateak):

– Zuzendari gerentea, 4. mailakoa.

– Kudeaketako zuzendaria, 4. mailakoa.

3.– Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa:

– Zuzendari gerentea, 4. mailakoa.

– Kudeaketako zuzendaria, 4. mailakoa.

4.– Osatek, S.A.:

– Zuzendari gerentea.

ARABAKO OSASUN-BARRUTIAREN LURRALDE-EREMUA

1.– Arabako Unibertsitate Ospitalea.

– Zuzendari gerentea, 1. mailakoa.

– Gerentziako Zuzendaritza Albokoa, 1. mailakoa.

– Zuzendari medikoa, 1. mailakoa.

– Erizaintzako zuzendaria, 1. mailakoa.

– Ekonomia-Finantza zuzendaria, 1. mailakoa.

– Langileen zuzendaria, 1. mailakoa.

2.– Lezako Ospitalea:

– Zuzendari gerentea, 4. mailakoa.

– Erizaintzako zuzendaria, 4. mailakoa.

– Kudeaketako zuzendaria, 4. mailakoa.

3.– Arabako Osasun Mentaleko Sarea:

– Zuzendari gerentea, 4. mailakoa.

– Zuzendari medikoa, 4. mailakoa.

– Erizaintzako zuzendaria, 4. mailakoa.

– Ekonomia-Finantza zuzendaria, 4. mailakoa.

– Langileen zuzendaria, 4. mailakoa.

4.– Arabako Eskualdea:

– Lehen Mailako Atentzioko zuzendari gerentea.

– Lehen Mailako Atentzioko zuzendari medikoa.

– Lehen Mailako Erizaintzako zuzendaria.

– Lehen Mailako Atentzioko zuzendari ekonomiko-finantzarioa.

– Lehen Mailako Atentzioko Langileen zuzendaria.

BIZKAIKO OSASUN-BARRUTIAREN LURRALDE-EREMUA

1.– Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea:

– Zuzendari gerentea, 1. mailakoa.

– Zuzendari zientifikoa, 1. mailakoa.

– Zuzendari medikoa, 1. mailakoa.

– Erizaintzako zuzendaria, 1. mailakoa.

– Ekonomia-Finantza zuzendaria, 1. mailakoa.

– Langileen zuzendaria, 1. mailakoa.

2.– Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratua:

– Zuzendari gerentea, 2. mailakoa.

– Integrazio Asistentzialeko zuzendaria, 2. mailakoa.

– Zuzendari medikoa, 2. mailakoa.

– Erizaintzako zuzendaria, 2. mailakoa.

– Ekonomia-Finantza zuzendaria, 2. mailakoa.

– Langileen zuzendaria, 2. mailakoa.

3.– Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratua:

– Zuzendari gerentea, 2. mailakoa.

– Intengrazio Asistentzialeko zuzendaria, 2. mailakoa.

– Zuzendari medikoa, 2. mailakoa.

– Erizaintzako zuzendaria, 2. mailakoa.

– Ekonomia-Finantza zuzendaria, 2. mailakoa.

– Langileen zuzendaria, 2. mailakoa.

4.– Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratua:

– Zuzendari gerentea, 3. mailakoa.

– Arlo Medikoko Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria, 3. mailakoa.

– Erizaintza Arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria, 3. mailakoa

– Ekonomia-Finantza zuzendaria, 3. mailakoa.

– Langileen zuzendaria, 3. mailakoa.

5.– Santa Marina Ospitalea:

– Zuzendari gerentea, 4. mailakoa.

– Zuzendari medikoa, 4. mailakoa.

– Erizaintzako zuzendaria, 4. mailakoa.

– Ekonomia-Finantza zuzendaria, 4. mailakoa.

– Langileen zuzendaria, 4. mailakoa.

6.– Gorlizko Ospitalea:

– Zuzendari gerentea, 4. mailakoa.

– Zuzendari medikoa, 4. mailakoa.

– Erizaintzako zuzendaria, 4. mailakoa.

– Ekonomia-Finantza zuzendaria, 4. mailakoa.

– Langileen zuzendaria, 4. mailakoa.

7.– Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea:

– Zuzendari gerentea, 2. mailakoa.

– Zuzendari medikoa, 2. mailakoa.

– Erizaintzako zuzendaria, 2. mailakoa.

– Ekonomia-Finantza zuzendaria, 2. mailakoa.

– Langileen zuzendaria, 2. mailakoa.

8.– Uribeko eskualdea:

– Lehen Mailako Atentzioko zuzendari gerentea.

– Lehen Mailako Atentzioko zuzendari medikoa.

– Lehen Mailako Erizaintzako zuzendaria.

– Lehen Mailako Atentzioko zuzendari ekonomiko-finantzarioa.

– Lehen Mailako Atentzioko Langileen zuzendaria.

9.– Ezkerraldea-Enkarterri eskualdea:

– Lehen Mailako Atentzioko zuzendari gerentea.

– Lehen Mailako Atentzioko zuzendari medikoa.

– Lehen Mailako Erizaintzako zuzendaria.

– Lehen Mailako Atentzioko zuzendari ekonomiko-finantzarioa.

– Lehen Mailako Atentzioko Langileen zuzendaria.

GIPUZKOAKO OSASUN-BARRUTIAREN LURRALDE-EREMUA

1.– Donostiako Unibertsitate Ospitalea:

– Zuzendari gerentea, 1. mailakoa.

– Zuzendari zientifikoa, 1. mailakoa.

– Zuzendari medikoa, 1. mailakoa.

– Erizaintzako zuzendaria, 1. mailakoa.

– Ekonomia-Finantza zuzendaria, 1. mailakoa.

– Langileen zuzendaria, 1. mailakoa.

2.– Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratua:

– Zuzendari gerentea, 3. mailakoa.

– Arlo Medikoko Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria, 3. mailakoa.

– Erizaintza Arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria, 3. mailakoa.

– Ekonomia-Finantza zuzendaria, 3. mailakoa.

– Langileen zuzendaria, 3. mailakoa.

3.– Bidasoako Erakunde Sanitario Integratua:

– Zuzendari gerentea, 3. mailakoa.

– Arlo Medikoko Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria, 3. mailakoa.

– Erizaintza Arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria, 3. mailakoa.

– Ekonomia-Finantza zuzendaria, 3. mailakoa.

– Langileen zuzendaria, 3. mailakoa.

4.– Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratua:

– Zuzendari gerentea, 3. mailakoa.

– Arlo Medikoko Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria, 3. mailakoa.

– Erizaintza Arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria, 3. mailakoa.

– Ekonomia-Finantza zuzendaria, 3. mailakoa.

– Langileen zuzendaria, 3. mailakoa.

5.– Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratua:

– Zuzendari gerentea, 3. mailakoa.

– Arlo Medikoko Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria, 3. mailakoa.

– Erizaintza Arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria, 3. mailakoa.

– Ekonomia-Finantza zuzendaria, 3. mailakoa.

– Langileen zuzendaria, 3. mailakoa.

6.– Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea:

– Zuzendari gerentea, 4. mailakoa.

7.– Gipuzkoa eskualdea:

– Lehen Mailako Atentzioko zuzendari gerentea.

– Lehen Mailako Atentzioko zuzendari medikoa.

– Lehen Mailako Erizaintzako zuzendaria.

– Lehen Mailako Atentzioko zuzendari ekonomiko-finantzarioa.

– Lehen Mailako Atentzioko Langileen zuzendaria.


Azterketa dokumentala