Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2014ko apirilaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1867

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 82/13 desahuziorako hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: desahuzioa egiteko hitzezko judizioa. 82/13.

Demandatzailea: Maria Itziar Zubizarreta Arbide.

Abokatua: Jon Ugutz Larrinaga Zulueta.

Prokuradorea: Bilbao.

Demandatua: Ibai Lopez Gorricho, Juan Jose Martin Bermejo, Alvaro Gonzalez Pola eta Iñigo Inchaurtieta Pablos.

Gaia: errentamendu-kontratuaren amaiera.

2013ko maiatzaren 30ean, epaia eman zen aipatu judizioan. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

1.– Baietsi egiten dut Bilbao prokuradoreak María Itziar Zubizarreta Arbideren izenean eta ordezkari gisa aurkeztu duen demanda, Juan Jose Martín Bermejo, Iñígo Inchaurtieta Pablos, Alvaro González Pola eta Ibai López Gorrichoren aurkakoa. Horregatik, amaitutzat deklaratzen dut 2012ko martxoaren 16an izenpetutako errentamendu-kontratua, Algortako (Getxo) San Martin kaleko etxebizitza bati dagokiona (29. zk., 1. esk.). Bertan bizi diren kodemandatuei dagokienez, desahuzioa deklaratzen dut, eta demandatuak kondenatzen ditut ebazpen hau onartzera. Halaber, ohartarazten zaie ezen etxebizitza uzten ez badute, bertatik bota egingo direla.

2.– Prozesuko kostuei dagokienez, ez da erabakirik hartu; alderdi bakoitzari dagozkion kostuak alderdi bakoitzak ordainduko ditu, eta komunak, berriz, erdibana.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4818 0000 22 0082 13. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Alderdi demandatzaileari ez zaio apelazio-errekurtsoa onartuko, baldin eta idatziz adierazten ez badu epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aurretiaz ordaindu beharrekoak ordainduta dituela (PZL, 449.1 artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alvaro Gonzalez Pola eta Iñigo Inchaurtieta Pablos kodemandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2014ko martxoaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala