Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2014ko apirilaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1870

IRAGARKIA, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2014ko otsailaren 12ko Ebazpena jakinaraztekoa.

Ebazpen hori jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61.artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Iragarki hau argitara ematen da, interesdunak horren berri izan dezan, eta harentzat banakako jakinarazpenaren ondorioak izan ditzan, ondokoak azpimarratuta:

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2014ko otsalairen 12ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintza Produktuen Kontrol eta Egiaztapenerako Erakundeen Erregistroan inskribatutako erakunde egiaztatzaileen funtzionamenduaren ikuskatzeko funtzioak egikarituz, erabaki egiten da ezin zaizkiola egiaztatu aurrerantzean produktu iberikoak Global, Gestión y Calidad, S.L. enpresari, legeak ezarritako betekizunak betetzen ez dituelako, ENAC ziurtagiria kendu zaiolako.

15 egun balioduneko epea dago iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera espedientea aztertzeko, berorren kopiak lortzeko eta ondo iritzitako alegazioak aurkezteko. Izan ere, espediente hori eskuragai dago Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren garapen eta Lehiakortasun Saileko Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzan (Donostia, 1 Lakua I-3.solairua 01010 Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 4a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala