Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2014ko apirilaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1871

IRAGARKIA, «Globevents Buba»ri jakinarazteko dena Zerbitzu-zuzendariaren 2014ko urtarrilaren 8ko erabakiaren bidez, G/14/2013-T zehapen-espedienteko instrukzio-egile berria izendatu dela.

«Globevents Buba»ri (NIF/DNI BE 0456 289 384), aipatu izendapenaren jakinarazpena ohiko moduan egiterik egon ez denez, hainbat saio egin arren haren azken helbide ezagunean (Herriko Soro 81, 20800 Zarautz, Gipuzkoa), iragarki hau argitaratzen da.

URRATUTAKO ARAUA

Abenduaren 23ko 16/2008ko Legeak aldatu zuen Turismoa antolatzeko martxoaren 16ko 6/1994 Legearen, 66.a) artikulua.

ARAU-HAUSTEAREN DESKRIBAPENA

Herriko Soro kaleko 81 zenbakian duen etxebizitza turismo zerbitzutarako erabiltzea, aldez aurretik erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu gabe.

Izp.: Javier López Larrinaga.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, instrukzio-egile berriari ezespena egin, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskuragarri dago Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan, honako helbide honetan: Easo kalea 10-3.

Donostia, 2014ko apirilaren 7a.

Lurralde-ordezkaria,

JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.


Azterketa dokumentala