Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2014ko apirilaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1874

EDIKTUA, 2014ko martxoaren 21ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, «Riagophen, S.L.» enpresari 13.0235.48.01.01.03 espedientearen gainean hartutako ebazpena jakinarazteko dena.

Nik, José Javier Losantos Omar-ek, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariak,

Jakinarazten dut I482013000068103 zenbakiko arau-haustearen akta dela-eta Riagophen, S.L. enpresari irekitako 13.0235.48.01.01.03 espedientea amaitu dela. Ebazpen hau eman da: aipatu arau-haustearen aktan jasotako zehapen-proposamena baiesten da, eta, ondorioz, aipatutako enpresari hamar mila eta bi (6.251 + 3.125 + 626 = 10.002) euroko zehapena ezartzen zaio, hain zuzen ere, Lan Arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen eta testu bateginaren 8.2 artikuluaren arau-hauste oso larria eta 7.2 artikuluaren aurkako bi arau-hauste oso larri egiteagatik (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen lege horren testu bategina).

Ahaleginak egin diren arren, jasota daukagun azken helbidean ezin izan zaio ebazpena jakinarazi Riagophen, S.L. enpresari (Trabadu 1, behea, DC atea, 48950 Erandio, Bizkaia). Beraz, jakinarazpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan agindutako moduan egiten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek ez diola administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokeela Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Enplegu eta Laneko sailburuordeari, tokian tokiko lurralde-ordezkaritzaren bitartez, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat.

Aipatu enpresak ez badu gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko eskubidea erabiltzen, ezarri zaion zehapena ordaindu beharko du, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, interneteko honako helbide honetan: http://www.euskadi.net/mipago. Ordainketa egiteko azken eguna 2014-05-30a da, eta ordainketa egiteko behar diren datuak honako hauek:

– Diru-bilketako prozeduraren kodea (CPR): 9050794.

– Erakunde igorlea: 04833001-522.

– Erreferentzia: 4813016700277.

– Identifikazioa: 300514.

– Zenbatekoa: 10.002 euro.

Enpresak zehapena ordaintzen ez badu, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Hori dela-eta, premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz (212/1998 Dekretua, abuztuaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Erregelamendua onartzeari buruzkoa).

Aipatu enpresarentzako jakinarazpen moduan balio dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan aurreikusitako eran argitarazten da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 21a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.


Azterketa dokumentala