Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2014ko apirilaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1875

EDIKTUA, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, jarraian adierazten diren espedienteei buruzkoa (255/2006 Dek/48/2014-03-26).

José Luis Madrazo Juanes jaunak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendari denak, ondoko ediktua eman du:

EDIKTUA

Ezinezkoa izan da ediktu honen amaieran agertzen diren eskatzaileei berariaz jakinaraztea abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzen gaineko ebazpenak (255/2006 Dekretua, Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituena).

Aipatutako espedienteen gainean emandako ebazpenen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao).

Ezezko ebazpenak direnez gero, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluan eta aplikagarriak diren gainerako xedapen bateragarrietan agindutakoari jarraiki.

Adierazten diren espedienteen gainean emandako ebazpenek ez dute amaitzen administrazio-bidea, eta horien aurka gorako helegitea aurkez daiteke Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuorde jaunaren aurrean, hilabeteko apean, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan agindutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko martxoaren 26a.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala