Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2014ko apirilaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1877

IRAGARKIA, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Gipuzkoako ordezkariaren 2014ko otsailaren 5eko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez jaso behar ez zen diru-kopuru bat erreklamatzen da.

Idazki honetako idazpuruan aipatutako ebazpena 2014ko otsailaren 21ekoa ezin izan zaio José Ramón Muñoa Anabitarte jaunari jakinarazi, Hezkuntza Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egotz ezin dakizkion arrazoiengatik. Beraz, iragarki hau argitaratuz egingo da jakinarazpena, horixe xedatzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 39/1992 Legearen 59.5 artikuluak; ediktu honen bidez, zitazioa egiten zaio José Ramón Muñoa Anabitarte jaunari, agertu dadin Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Andia kalea, 13, Donostia), goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00era bitartean. Horretarako, hamabost eguneko epea izango du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

José Ramón Muñoa Anabitarte Jaunari jakinarazpena egiteko ematen da hau.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 8a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala