Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2014ko apirilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1881

ERABAKIA, 2014ko apirilaren 10ekoa, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluarena, zenbait ikasleri bat-batean sortutako arazo ekonomikoak direla eta, graduko eta lehenengo eta bigarren zikloko ikasketen gestiorako 2013-2014 ikasturteko arautegian matrikula baliogabetzeari buruz jasotako zenbait zehaztapenen aplikazioa bertan behera uztea onartzeko dena.

AURREKARIAK

Egungo egoera ekonomikoa dela eta, gaur egun UPV/EHUn matrikula ordaintzeko arazoak dituen ikasle kopuruak gora egin du. Euskal Herriko Unibertsitatea, ikasleentzako gizarte-funts baten bidez, egoera horren ondorioak arintzeko neurriak bilatzen ari da; horregatik, epe laburrean formularen bat martxan jartzea aurreikusten da.

Alde horretatik, eta matrikula baliogabetzearekin erlazionatuta, Graduko eta Lehenengo eta Bigarren Zikloko Ikasketen Gestiorako 2013-2014 ikasturteko Arautegiaren 34. artikuluak 2., 6. eta 7. puntuetan honako hau zehazten du:

34.2. artikulua:

«2.– Matrikularen prezioaren zatiren bat edo ezer ez ordaintzeak matrikula baliogabetzea ekarriko du, eta ikasleak ez du eskubiderik izango dirurik bueltan jasotzeko, hori guztia Iraunkortasun Arauei jarraiki.»

34.6 artikulua, azken hitz-tartea:

«6.– Era berean, ezin izango dituzte UPV/EHUren zerbitzuak erabili».

34.7. artikulua:

7.– «Ikasturte horretan matrikula berreskuratu nahi duten ikasleek urte horretako apirilaren 30a baino lehen ordaindu beharko dute zor duten dirua.»

Zehaztapen hauek, aurretik aipatutako zentzuan hartu nahi diren neurriak baliogabetuko lituzkete; beraz, bere aplikagarritasuna ziurtatzeko asmoarekin, UPV/EHUko idazkari nagusiak proposatuta, Gobernu Kontseiluak hau

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Graduko eta Lehenengo eta Bigarren Zikloko Ikasketen Gestiorako 2013-2014 ikasturteko Arautegiaren 34. artikuluko 2. puntuaren, 6. puntuaren azken hitz-tartearen eta 7. puntuaren aplikazioa bertan behera uztea.

Bigarrena.– Agintzea erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin. Erabakia argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Leioa, 2014ko apirilaren 10a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.

Idazkari nagusia,

JOSE LUIS MARTÍN GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala