Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2014ko apirilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
1884

EBAZPENA, 2014ko apirilaren 16koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena. Honen bidez, euskal etxeei diru-laguntzak emateko 2014. urteko deialdia egiten da, atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko.

Irailaren 30eko 222/2003 Dekretuak (2003ko urriaren 10eko EHAA, 198. zk.) euskal etxeei eman beharreko diru-laguntzak arautzen ditu. Diru-laguntza horiek atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideen asistentzia premiei eta egoera larriei erantzuteko dira.

Aipatutako dekretuaren 7. artikuluan ezarrita dagoenarekin bat etorriz, bidezkoa da 2014eko ekitaldirako diru-laguntzen deialdia egitea.

Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen apirilaren 9ko 187/2013 Dekretuaren 13.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari dagokio bere eskumen-esparruari buruzko diru-laguntzetarako deialdia egitea. Deialdiok ebaztea, berriz, zuzendaritza-buruei dagokie.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

Euskal etxeei 202.000 euroko diru-laguntzak emateko deialdia egitea. Diru-laguntza horiek 2014ko ekitaldiari dagozkio, eta atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideen asistentzia premiei eta egoera larriei erantzuteko dira. Eranskin bakarrean jaso dira horretarako onartu diren oinarriak.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENEGOA

Lehenengoa.– Ebazpen honetan eta irailaren 30eko 222/2003 Dekretuan aurreikusita ez dagoen guztian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean, hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko dira.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 16koa.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

MARÍA ÁNGELES ELORZA ZUBIRÍA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala