Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2014ko apirilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1886

EBAZPENA, 2013ko urriaren 4koa, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariarena, 2012ko apirilaren 4ko Aginduak, 2012ko maiatzaren 16ko Aginduak eta 2013ko apirilaren 17ko Aginduak arautzen dituzten diru-laguntzak nori eman zaizkion jakinarazteko dena.

Aipatutako diru-laguntzen deialdi-aginduak ikusi ondoren, agindu horiek xedatzen dute beharrezko dela emandako diru-laguntzen eta sarien zerrenda jakinaraztea.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Emandako diru-laguntzen zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Zerrenda horiek honako eranskin hauetan zehazten dira:

I. eranskina.– Eskolako Agenda 21 programak garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeei emandako diru-laguntzen zerrenda (2012ko apirilaren 4ko Agindua, 2012ko apirilaren 20ko EHAA - 78. zk.).

II. eranskina.– Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautzen eta deitzen dituena, ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko proiektuak egin ditzaten, emandako diru-laguntzen zerrenda (2012ko maiatzaren 16ko Agindua, 2012ko maiatzaren 22ko EHAA – 99. zk.).

III. eranskina.– Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautzen eta deitzen dituena, ingurumenaren arloko boluntariotza proiektuak egin ditzaten, emandako diru-laguntzen zerrenda (2013ko apirilaren 17ko Agindua, 2013ko apirilaren 29ko EHAA – 81. zk.).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 4a.

Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria,

AMAIA BARREDO MARTÍN.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala