Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2014ko apirilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1887

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 350/13 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 350/13 prozedura bideratu da, Carlos Piñeiro Basanta jaunak eskaturik, Ana Paula Da Silva andrearen aurka, adostasunik gabeko dibortzioa dela-eta. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

33/14 EPAIA

Epailea: Cristina López de la Fuente andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko urtarrilaren hamazazpia.

Alderdi demandatzailea: Carlos Piñeiro Basanta.

Abokatua: José Antonio Valín Román.

Prokuradorea: Beatriz Unzueta Crespo.

Alderdi demandatua: Ana Paula Da Silva.

Judizioko gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

EPAITZA

Baietsi egin dut Carlos Piñeiro Basanta jaunak Ana Paula Da Silva andrearen aurka aurkeztutako dibortzio-demanda. Beraz, auzilarien arteko dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztietarako. Ez da kosturik ezartzen.

Epai hau irmoa egin ostean, egin bedi horren lekukotza eta bidal bedi Sestaoko Erregistro Zibilera, dagokion idazpena egiteko.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori kontsignan utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Ana Paula Da Silva demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko, eman eta sinatzen dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko martxoaren hogeita lauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala