Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2014ko apirilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 11 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1888

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 883/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 883/12 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Merry Hat, S.L.

Abokatua: Maria Teresa Gorgolas Ortiz.

Prokuradorea: Viguera.

Demandatua: Beatriz Bracero Romero.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman zen 2013-04-09an, eta honako hau da haren epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Merry Hat, S.L.ren ordezkariak Beatriz Bracero Romeroren aurka aurkeztutako demanda. Beraz, kondenatu egiten dut demandatua auzi-jartzaileari 7.433,40 euro eta hirugarren oinarri juridikoan adierazi diren interesak ordaintzera. Demandatuak, halaber, prozesuaren kostuak ordaindu beharko ditu.

Legean agindu bezala jakinaraz bekie alderdiei.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko kontuan (kontuaren zenbakia .............). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabakitzen, agintzen eta sinatzen dut.

Beatriz Bracero Romero demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko apirilaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala