Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2014ko apirilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1890

EDIKTUA, 1601/13 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Maria Luisa Larrea Hernandok, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari judizial naizen honek,

Fede ematen dut:

1601/13 zk.ko falta-judizioan, 2013-10-24an epaia eman duela Santos Puga Gomezek, epaitegi honetako epaile denak.

Antonio Hernandez Borja (NAN/IFZ: 45675723T) jauna lokalizatu ez denez, honen bidez jakinarazten zaio, eta ezagutzera ematen zaio aipatutako ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa jarri ahal izango duela Bizkaiko Probintzia Auzitegian bost eguneko epean. Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztu beharko da.

Ebazpena osorik ezagutzeko, aurkeztu zaitez organo honen bulegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau egiten dut, Getxo, (Bizkaia), bi mila eta hamalauko apirilaren batean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala