Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2014ko apirilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1898

IRAGARKIA, 2014ko otsailaren 14ko Ebazpena jakinarazteko dena, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arabako lurralde-ordezkariaren, zeinen bidez ebazten baita landetxe modalitatean establezimendu batek baja ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo arloko Enpresen Erregistroan.

Jakinarazpenak egiteko helbidean –ostatuarena– zein establezimenduaren titular den Rekalde 5, S.C. sozietatearen egoitzan jakinarazten saiatu arren, ez da aldeko emaitzarik izan, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da.

Ebazpenaren laburpena:

Lurralde Ordezkaritza hau ohartu da La Casa de los Abuelos izeneko landetxearen jarduera eten dela turismo ostatu gisa.

Ondorioz, apirilaren 11ko 203/2013 Dekretuaren 11. artikuluan xedatutakoan oinarriturik, erabakitzen da establezimenduari baja ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo arloko Enpresen Erregistroan, 2014ko otsailaren 13an.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko zerbitzu zuzendariari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hara, hala ezartzen baita 4/1999 Legean (lege horrek aldatu egin zuen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 14a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

SABIN ZUGADI BARRÓN.


Azterketa dokumentala