Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2014ko apirilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1905

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 878/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 878/13, adostasunik gabeko dibortzioa.

Alderdi demandatzailea: M. B. G. C.

Alderdi demandatua: Jose Antonio Burgos Sopa.

Auzigaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatutako judizioan, ebazpena eman da. Hau hemen testua:

224/14 EPAIA

Epailea: Cristina Lopez de la Fuente.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko apirilaren bata.

Alderdi demandatzailea: M. B. G. C.

Abokatua: José Antonio Valín Román.

Prokuradorea: Beatriz Unzueta Crespo.

Alderdi demandatua: Jose Antonio Burgos Sopa.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

EPAITZA

Baietsi egiten dut, partez, M. B. G. C-k, José Antonio Burgos Soparen aurka, aurkeztutako dibortzio-demanda. Beraz, auzilarien arteko dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztietarako. Ez da kosturik ezartzen.

Epai hau irmoa egin ostean, egin bedi horren lekukotza eta bidal bedi Sestaoko Erregistro Zibilera, dagokion idazpena egiteko.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:..... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Barakaldo (Bizkaia), 2014ko apirilaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala