Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2014ko apirilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1906

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 1054/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 1054/13, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailea: F. Q.

Alderdi demandatua: Danilson Jose Ricciulli.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak.

Judizio horretan, ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

207/14 EPAIA

Epailea: Cristina López De La Fuente.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko martxoaren hogeita zazpia.

Alderdi demandatzailea: F. Q.

Abokatua: Jone Guzman Rodero.

Prokuradorea: Carla Fuente Rueda.

Alderdi demandatua: Danilson Jose Ricciulli.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Carla Fuente Rueda prokuradoreak F. Q. andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Danilson Jose Ricciulli jaunaren aurkakoa. Hori dela-eta, bien alaba XXXXX-ri buruz honako neurri hauek hartzea erabakitzen dut:

– XXXXXren zaintza eta jagoletza amari esleitzea, guraso-ahala bi gurasoek dutela.

– Bien alabaren aldeko mantenu-pentsioa finkatzen da, zeinaren arabera 150 euro sartu beharko baitira, hil bakoitzeko lehenengo bost egunen barruan, aurreratuta, amak izendatzen duen kontuan. Pentsio hori jagoletzarik gabeko gurasoak ordaindu beharko du. Pentsioa urtero eguneratu beharko da, INEk edo horren ordezko erakundeak argitaratutako KPIren arabera.

Guraso biek erdibana ordainduko dituzte bien alabak sortzen dituen aparteko gastuak.

Ez da kosturik ezartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko kontuan (kontuaren zenbakia .............). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori kontsignan utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Barakaldo (Bizkaia), 2014ko apirilaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala