Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2014ko apirilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1907

EDIKTUA, betebeharrei buruzko 1065/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1065/13 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Ges Seguros y Reaseguros, S.A.

Abokatua: Adriana Navajas Laboa.

Prokuradorea: Salvador.

Demandatua: Juan Antonio Azpillaga Camio.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman zen 2014-04-02an, eta honako hau da haren epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Ges. Seguros y Reaseguros, S.A.k Juan Antonio Azpillaga Camio jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Hori dela eta, Juan Antonio Azpillaga Camio jauna kondenatzen dut Ges. Seguros y Reaseguros, S.A.ri 1.834,97 euro ordaintzera. Kopuru horri Kode Zibilaren 1100. eta 1108. artikuluetan aurreikusitako interesak gehitu behar zaizkio, demanda aurkeztu zenetik epaitza honetara artekoak; horrek ez du esan nahi, ordea, Prozedura Zibileko Legearen 576. artikuluan aurreikusitako interesak aplika ezin daitezkeenik, epaitza honetatik aurrera.

Kostuei dagokienez, demanda baietsi denez, Juan Antonio Azpillaga Camio jaunak ordaindu behar ditu prozesu honetako kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau parte hartu duten alderdiei.

Eraman bedi epai honen lekukotza dagokien autoetara, eta artxiba bedi jatorrizkoa epaien liburuan.

Epai hau irmoa da, eta, beraren aurka, ezin izango da inongo errekurtsorik aurkeztu, zenbatekoa 3.000 euro baino gutxiagokoa baita, PZLren 455.1 artikuluaren arabera.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Juan Antonio Azpillaga Camio demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2014ko apirilaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala